Bakio (Euskal Herria)
Eguzkiak indarra galtzen duen heinean, itzalak ugaritzen dira eta luzatzen dira. Argi eta ilun egoeren arteko distantzia handitzen da. Zeruak urdin irauten du, beherago koloreak galtzen hasiak dira. Beltz sakona gailentzen da, kolore eza.