Montreux (Suitza)
Bi leihaxkek eta balkoi batek apurtzen dute etxe baten horma. Bakoitzak tamaina desberdinekoa eta denek etxebizitza kalera ekartzeko intentzioarekin. Leiho txikiek argia iragazi egin nahi dute. Argia erakarri egunez eta kalekoa kalean utzi gauez. Balkoiak kalerako ate motza eskaintzen du. Ikusmira bat egiteko balio du eta arropa batzuk lehortzen jartzeko ere.