Waserauen (Suitza)
Ibaiak tantekin eta aparrarekin zipristintzen ditu bazterrak. Ur freskoak harroan zehar doa aldapan behera saltoka, arroka handiei izkin eginez eta besteak gainetik igaroz.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Ur garden-gardena eta gainazalean uhinak. Eguzkiaren errainuek forma zuriak marrazten dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Pausoak emanez egiten da bidea. Eguzki argia hanken artean pasatzen da lurraren kontra itzala sortu arte. Lauso edo argi beti aurrera urratsa emanez.
St. Gallen (Suitza)
Hostoen berdea, hildakoena laranja, zerua urdin, uretan islatuta. Hau dena, uhinek forma eta koloreak nahastuta.
St. Gallen (Suitza)
Uhinak, nahiak, uretan, urmaelean eta arbolen islada, beraien kolore laranja eta berdeez, apurtzen, deformatzen du.
St. Gallen (Suitza)
Etorri berri den udazkenak hosto lehorrak utzi ditu lurrean harri koskor eta belarren artean. Kolore gorrixkak pixkanaka joan da paisaia betetzen aurreko hilabetean zehar.
St. Gallen (Suitza)
Ilundu du dagoeneko. Zuhaitzak itzalak bihurtu dira eta zerua puntu zuriz betetzen da. Izarrek irudi geometrikoak marrazten dituzte, gizakiaren irudimena eta jakinmina piztu duten formak.