Dubai (UAE)
Arrain saldoan arrain guztiek bat egiten dute batera igeri egiteko. Lehenik norabide batean, gero buelta eman eta beste alderantz zuzentzen dira. Honela bizi dira eta honela zaintzen dute beren burua, talde barruan mantenduz.
Eguneko argazki bat
Dubai (UAE)
Arrain saldoan arrain guztiek bat egiten dute batera igeri egiteko. Lehenik norabide batean, gero buelta eman eta beste alderantz zuzentzen dira. Honela bizi dira eta honela zaintzen dute beren burua, talde barruan mantenduz.
Santoña (Espainia)
Kaio taldeak arratsaldeko haize kirriak zer dakarren zain dago. Ufadek olatuen gainak harrotzen ditu eta itsas hondoak nahasten dituzte. Muskuiluak edo landareak hondartzaraino heltzen dira nahaspila barnean eta hegaztiak prest daude haiek harrapatzeko.
Cardano Al Campo (Italia)
Marisorgina, izen bereziko intsektu ederra, lasai dirau udazkeneko goiz honetan. Beste intsektuak harrapatzeko momentuan, bere matxarda askatzen duelarik, hilgarria da. Harrapakinaren zain dagoela baina, tolestuta mantentzen du.
St. Gallen (Suitza)
Lagun onena modura ari dira bi ardiak bata bestearen ondoan jaten. Belarra gogoz hartzen dute eta lore gaziren bat noizean behin aurkitzen badute, ahoa gozatu ere egingo dute berarekin.
St. Gallen (Suitza)
Hiru ardi ederrek beraien janariari baino ez diete atentzioa ematen. Belardiak nahikoa dauka artalde osorako eta hori baliatzen ari dira.
St. Gallen (Suitza)
Lepo luzea eta atzerantz kurbatutak, buru luzeari hasiera ematen dio. Bukaeran moko zabala hazten da, maskara beltz batez inguratua. Honelakoa da animali liluragarri baten profila.
St. Gallen (Suitza)
Animali dotorea da beltxarga. Moko laranja zabala, maskara beltza begien inguruan, lepo luzea eta errespetuzko tamaina. Ipuin erromantikoetan amodioaren eta nobletasunaren sinboloa izaten da eta aurrez-aurre ikustea zirraragarria da ere.
St. Gallen (Suitza)
Beltxarga zuri handi eta bakartia aintzira ilunean igerian nabarmentzen da. Animali honen xarma bere osotasunean agertzen da.
St. Gallen (Suitza)
Kolore zuri distiratsuzkoak ditu lumak beltxarga honek. Kontu handiz garbitzen ditu. Lepo luzea tolestu eta mokoa lumen azpian sartzen du. Pixkanaka kentzen ditu luma zaharrak berriei lekua uzteko.
St. Gallen (Suitza)
Noizean behin burua urazpian sartuz dabil igerian beltxarga. Gosea asetzeko beharrak eramaten du horretara. Uretan bizi den animaliak gestu hau sarri egin beharko du egunean zehar, ura bere bizilekua eta janaren iturria bait da.
St. Gallen (Suitza)
Beltxarga igerian dabilen bitartean janari bila hasi da. Burua urazpian sartu eta aintziraren hondoa arakatzen ari da, landare goxoren bat edo aurkitzen duelakoan. Lepo luzea luzatu eta okertuz ur azpietara heldu eta arakatzea dauka.
Teufen (Suitza)
Buru luze honek aho indartsu batean eta sudur zabal batean bukatzen du bere bidea. Belarra bapo jateko eta usainak ongi harrapatzeko garatuak izan dira biak, hurrenez hurren. Mendiko bizimodu basatian beharrezkoak zaizkio animali dotore honi.
Teufen (Suitza)
Sudur zulo borobilduek, aho zabalak eta begi beltz handiek edertzen dute zaldiaren burua. Ez hori bakarrik, tupe elegantea darabil ere eta tartean belarriak tente.
Teufen (Suitza)
Lasai antzean miatzen du zaldiak ingurua. Bisitaria adi aztertzen du, jakinminez edo beldur apurrarekin. Animali hau ez bait da sortua izan jendarte handietan ibiltzeko.
Teufen (Suitza)
Zaldia mesfidati begiratzen dio kamerari. Lasaitasuna preziatzen du animaliak eta ez du nahi izaten inor inguratzerik.
Grub (Suitza)
Artalde txiki hau lanpetuta dago. Belarjaleek bere horretan dihardute. Goxo-goxo izan behar du udaberriko belar freskoa.
Grub (Suitza)
Oilo taldea bildu da larrean, goiz eguzkitsuaz gozatzeko. Bitartean ez dute aukera galtzen janari puxkaren bat ahoratzeko. Beraientzat goxokiak bezala izan behar dute lurreko zizareak eta hazi galduak.
Grub (Suitza)
Udaberriko haziak eta belarrak ere goxoenak izan behar dute, garai hotza etxalde barruan eman eta gero. Zizareren bat aurkituko duelakoaren esperantzaz edo gogotsu dabil goiz eguzkitsuan paseoa ematen oilo beltza.
Waserauen (Suitza)
Zer zomorro ari da belar zurtoinean gora ibiltzen? Bidea ez da xamurra izango halako animali txikerrarentzat. Harrapakerien menpe egongo ez al da egongo? Janaria aurkituko al du bertan edo ugalketakidea bilatuko al du bertatik?
Waserauen (Suitza)
Atsedena hartu, lo kuluxka bat bota, belarra jaten amaitu. Lasaitasun momentu bat denoi datorkigu ongi. Hark lurrean etsanda egingo du, gu mendian ibilaldi txikia eginez.