Waserauen (Suitza)
Etzan dira behiak udaberri hasi berrian. Lasaitasuna dariote. Jandakoa liseritzen ariko dira eta lo-kuluxkaren bat suertatzen da noizean behin.
Eguneko argazki bat
Waserauen (Suitza)
Etzan dira behiak udaberri hasi berrian. Lasaitasuna dariote. Jandakoa liseritzen ariko dira eta lo-kuluxkaren bat suertatzen da noizean behin.
Cardano (Italia)
Marigorringoak bere bidea egiten du belar hostoan zehar. Baina, zer egingo du muturrera heldutakoan. Buelta emango al du? Ala hegoak astindu eta hurrengo landarera hegan joango al da? Egoera muturrera eramandakoan irtenbidea aurkitzea ez al litzateke hori?
Cardano (Italia)
Armiarmak itxaroan dago. Harrapakina noiz aurkituko duen zain. Egunak noiz epelduko duen zain. Euli bat noiz hegaz hurbilduko zaion zain. Orduan, bai, tximista moduan mugituko da, abiada bizian erasotuko du eta egunerako jatekoa ziurtatuko du.
Rorschach (Suitza)
Igeri lasaiean doa ahate bikotea lakuko ur lasaietan. Eguzkiko berotan goxatzen, hala nola laster etorri behar den udaberriko deia gogoan dabiltza.
St. Gallen (Suitza)
Etxe aurreko eserlekua hoberena da. Enbor koxkorraren kontra bizkarra jarri eta inguruak miatzeko leku ederra.
Laudio (Euskal Herria)
Ahate taldeak atseden momentu baten bila gelditu da ibaian. Elkarri jarraitzen diraute, bere bidea galtzeko beldurra izango balute bezala.
Laudio (Euskal Herria)
Artzai txakurra bere txandaren zain egongo da. Ardien atzean korrikan egiteko noiz tokatuko zaion zain eta bere bidean ahalik eta zuzenen eramaten saiatzeko zain.
Laudio (Euskal Herria)
Lasaitasun momentua joana da. Orain, lanera joan behar dute berriro. Artzain txakurrari lan zailak jartzera, bere gaitasunak erakus ditzan.
Laudio (Euskal Herria)
Jateko pausa behar dute animaliek. Izan ere, espektakuluaren protagonistak dira baina txakurrek izaten dute atentzio handiena.
Laudio (Euskal Herria)
Ardiek lana dute bere inguruan gertatzen dena ulertzen. Zer dela eta etortzen dira txakur horiek gure ingurura? Zer dela eta biltzen da inguruko jendetza?
Laudio (Euskal Herria)
Ardien zainketan trebatutako txakurrak bere lana gustokoa du. Ezin dio animaliei begia kendu.
St. Gallen (Suitza)
Kaiolan sartutako txori koloredunak neguari izkin egiten saiatzen dira. Apenas lortuko dute, kaiolara sartu nahi den elurra burdin sarean ikusita.
St. Gallen (Suitza)
Animaliak arrastaka mugitzen du gorputza, geldiro uzkurtuz eta luzatuz. Bere biguntasunean harrigarri egiten da harri artean nabigatzen ikustea.
St. Gallen (Suitza)
Barea bere bideari patsadaz ekin eta badoa aurrera. Bidearen gorabeherak igarotzea mendiak bezala kostatzen zaio.
St. Gallen (Suitza)
Tamaina handia eta kolore zuria. Beltxarga ahate denen erdian. Besteen aita ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Txorinoa lauxo ageri da, jan bila hara eta hona saltoka ari den bitartean. Kamerari zeharka begiratzen du, gehiegi ez hurbildu gaitezen.
St. Gallen (Suitza)
Hegoak aztindu ezak eta hasi hadi hegaz txorino eder hori. Arratsaldea beroa bait dago eta goxo egoten bait da aire zabalean hegaka.
St. Gallen (Suitza)
Txantxangorria lasai ari da kamerari begira, jakinminez. Jakin bait daki erraz ihes egingo digula bera harrapatzen saiatuko bagina.
St. Gallen (Suitza)
Okila ari da lanean enborrari horzka egiten. Azala jan du dagoeneko, laster enbor berria beharko du izan.
St. Gallen (Suitza)
Jan, edan, lumak garbitu. Besterik ez dute egiteko egun osoan zehar. Bizitza tristea hegoak zabaldu eta etxe guztien gainetik eta kaiola guztietatik haratago joan daiteke horrentzat.