Somma Lombardo (Italia)
Dorre lirainak inguruko etxeak eta kaleak goitik ikuskatzen ditu. Biztanleen joan-etorriak zaintzen ditu. Ordua eskaintzen dio behar duenari eta kanpai kontzertuak noizean behin ere. Auzoko ona da.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Mendialde batean kokatzen den herri txiki bateko eliza baten dorrea, dorre zuria kuprezko sabaiarekin. Honelako herrietan, erreferentzi puntu garrantzitsua.
Flims (Suitza)
Armarriak eta izkribuak herriko eliza zinatzen dute. Garaiko handikiak patronizatuko zuen, herriari eliza bat emateko edo bere izena historiarako uztearren.
St. Gallen (Suitza)
Eliza xume baina goxoa argi zuri-urdinxkarekin. Pareten hormaren zuriak, leihoetatik sartzen den argia jasotzen eta anplifikatzen du.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko eserleku sendoa eta sinplea eliza xehe batentzat. Beste estiloa baina helburua berdintsu.