Hesi estilosoa (Stylish fence)

Appenzell (Suitza)

Gurutze itxurako bi makil habe luzearekin loturik. Horrela osatzen da zurezko hezur estilosoa.

Soka egile izana (Former rope maker)

Appenzell (Suitza)

Sokak egiten ziren hemen garai batean. Sokaren segida eten da orain dela dexente denbora. Ordutik hasi da gutxika gainbeheran joaten. Zurezko paretek galdu dute kolorea iada.

Bakardadearen hesia (Fence of loneliness)

Appenzell (Suitza)

Hesiak etxerako sarrera ixteko egina dago, baina, etxea hutsik dagoelarik, bere bakardadea zaintzen amaitu du.

Zirrikitutik ikusitakoa (Watched through the crack)

Appenzell (Suitza)

Hesiaren zirrikitutik ikusten da etxearen detailea, leiho baxu eta erdi ezkutuaren detailea. Metalezko itxiturak zaintzen du kaleko etorriko diren ezustekoengandik. Hala ere, belar altu, basati hazitakoa, izan liteke bere babes hoberena.

Kortinadun leihoa (Window with courtains)

Appenzell (Suitza)

Kortinek bere lekuan jarraitzen dute. Leihoaren atzean lanpetutako jende ugari ibiliko zen. Gaur egun, lasaitasuna da nagusi bere inguruan.

Zoru mailako leiho txikia (Small window near the ground)

Appenzell (Suitza)

Zoruaren mailara egondako leiho txikiak zer gordeko du? Soto bat izango da? Gordeko al dira hor lanabesak? Beharbada sukaldea egongo da eta bere gainean etxeko egongela. Orain hura eraikuntzaren beste gelak bezain hutsak eta erabili gabe dago.

Ura, indarra (Water, strength)

Wasserauen (Suitza)

Harri handiek eta harri koxkorrek osatzen dute errekaren ohea. Pixkanaka harriak bultzatzen ditu mendian behera. Beraien artean bilatzen du bere bidea ere. Urak paisaia transformatzeko indarra dauka.

Harriak eta ura (Stones and water)

Wasserauen (Suitza)

Harriak urak ekarriak heldu dira honera. Harriek uraren bidea baldintzatzen dute. Harria eta ura. Ura eta harria. Errekan biek bat egiten dute.

Uraren itxura aldakorra (Changing shape of water)

Wasserauen (Suitza)

Detailean begiratu eta begiratu egin daiteke urari. Inoiz ez da amaituko detaile berrien aurkikuntza. Inoiz ez dio utziko mirari txikiak agertzeari.

Uhinak eta lasterrak (Waves and rapids)

Wasserauen (Suitza)

Ura jeisten da arin errekaren ubidetik. Uhin txikiak eta lasterrak marrazten ditu. Lausoa eta biguna ematen du sarri, baina zorrotza eta gogorra ere izaten da.

Bide ertzeko etxola (Hut near the road)

Etxolak zer gordeko du? Mendiko bailara honetan zertarako behar da etxola txiki bat? Artzainen borda izateko txikiegia eta bailararen gunetik urrun. Bidearen ondoan egonda, izango al da garajea? Batek daki. Nola jakin?

Lanabesak (Tools)

Wasserauen (Suitza)

Txoko batean gorde dituzte tresna hauek. Lurra ontzeko izango dira beharbada. Lekua ez dute zeharo edertzen, baina ikur dira. Mendialdean gertatzen direnekoen lekukoak.

Loratutako belarra (Flowering grass)

St. Gallen (Suitza)

Belarra loratzen ari da. Haizearen menpe egiten du dantza. Lore txikiak balantzaka mugitzen dira zutoin finaren inguruan. Ezingo da gelditu haize motelena bada ere.

Lore argia (Bright flower)

St. Gallen (Suitza)

Lorea hurbiletik behatu ezkero, detaile franko nabaritzen dira. Bi petalo geruza dauzka. Erdiko puntu horiak benetako loreak dira. Argia erakartzen dute bere kolore alaiek, edo horrela ematen du inguruko belarren iluntasunarekin duen kontrastea ikusita.

Soro oparoa (Full field)

Mörschwil (Suitza)

Baserria soroz eta basoz beterik daude. Loreez eta zuhaitzez. Zerealez eta belarrez.

Ura korrontean (Water in current)

Appenzell (Suitza)

Tutuak ura berritzen du eta ur korrontea hedatzen du ontzi osora. Arrainek omen dute gustokoa ura mugimenduan izatea. Izango da, itsasoan eta ibaietan ura ez bait da geldirik egotekoa.

Lore bat baino ez (Just a flower)

St. Gallen (Suitza)

Lore bat baino ez da. Lore polit bat da, baina. Batzuekin usainduz goza daitezke, besteekin janez. Jan eta usaindu egiten ez bada ere, ikusi hutsarekin ere goza daiteke.

Adarrak belztutak (Darkened branches)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren argiak adarrak belzten ditu. Zeruaren kontra ikusten dira arbolaren puntak. Argi-kontrara ikusi ere.

Abarrak airean (Branches in the air)

St. Gallen (Suitza)

Adarrak zeruaren bila hazten dira edo lurrean lurperatzeko bidean daude? Mundua aldrebes al dago? Zerua urdina da eta adarrak fin eta luzeak. Dena ez dago buruz behera.

Uhin txikiak (Small waves)

St. Gallen (Suitza)

Ura motel darraio bere bideari, beti aldapan behera. Uhin txikiek erakusten dute bere mugimendua. Bidean aurkitzen dituen oztopoen inguruan ibili eta bideari eusten dio.