Enbor hutsa (Empty trunk)

Flims (Suitza)

Enborraren barrua hustu da materiaz eta arimaz. Ez da gehiago haziko. Ez du gehiago argia iragaziko. Ez du gehiago basoa hosto berdeekin apainduko.

Gar dardartia (Trembling flame)

Flims (Suitza)

Suaren mugimendua magikoa da. Begiak betetzen ditu bere edertasunarekin. Izaki dardarti txiki bat garren artean dantzan ari dela iruditu zait.

Arratsalde honetan euri zaparrada (Afternoon rain downpour)

Flims (Suitza)

Arratsalde honetan euri zaparrada mardula bota du. Eguneko sargoria, uda sargoria, hezetasuna lapurtu die zelaiei eta basoei, baina hodeiek ezin izan dute dena jaso eta gorde. Orain bueltan dator bortizki.

Ura non-nahi (Water everywhere)

Flims (Suitza)

Udako arratsaldea dramatikoa suertatu da zeruaren iturria oparo isurtzen hasi denetik. Ura non-nahi ageri da orruka eta basati.

Euri tanta lodiak (Thick rain drops)

Flims (Suitza)

Zerutik eroritakao tanta lodiak dira. Teilatu gaina jo, jauzi egin eta berriro lurrerako bideari ekiten diote.

Euria oparo teilatuan behera (Hard rain going down the roof)

Flims (Suitza)

Euria barra-barra aritzen dela nabarmen da. Teilatuan behera jauzika erortzen da ur emari oparoa, ibai arroa bailitzan bezala.

Euri jasa erraldoia (Giant rain shower)

Flims (Suitza)

Euri jasa handia ezezik erraldoia ere bada. Udako ekaitzek ekartzen dituzte horrelakoak. Izan ere eguratsa ur lurrinarekin kargatzen da eta lehenago baino geroago era bortitzean askatzera jotzen du.

Ur liliaren muturra (The tip of the water flower)

St. Gallen (Suitza)

Ur lilia lotsati antzean atera du muturra uretatik kanpo. Ingurua behatzen ariko da, kanporako bidea noiz eta nola egingo duen aztertzen bezala.

Hostoa kaktusean (Leave on cactus)

St. Gallen (Suitza)

Hosto txiki hau ez da kaktusaren gainean hazi. Bertara erori da eta arantzen artean gelditu da harrapatuta. Eguzki argitik energia eta janaria ateratzen bere lana bukatutakoan, ahituta, hurbileneko lekura erortzen utzi du bere burua.

Landare haragijalea (Carnivore plant)

St. Gallen (Suitza)

Landare honek ontzia behar du bere eguneroko janaria osatzeko. Intsektuekin kentzen bait du gosea hein handi batean. Beste puska lurra eta eguzkiak emandakotik jasotzen du bere familiakideen antzera.

Adar erorkorreko landarea (Falling branchs plant)

St. Gallen (Suitza)

Landareon hostoak ez dira erorkorrak. Adarrak, ordez, pisuaren erruz erortzen dira, lurrerantz okertutak bizi dira.

Bizi indarraren tantak (Life energy drops)

St. Gallen (Suitza)

Hosto fin eta luzeak tanta batetan bukatzen direnak dauzka landere berde bizi honek. Eguzkiaren eta urak sortutako bizitza tantak dariote hostoek.

Lore erakargarria (Attractive flower)

St. Gallen (Suitza)

Lore argi batek intsektuaak erakarriko ditu. Animali txikiok janari bila joango dira eta bide batez polena sakabanatuko dute. Bi izaki desberdinen arteko sinbiosi adibidea da. Naturaren erreinuan arrunta den akordio mota bat da.

Hosto borobil eta distiratsuak (Round and shiny leaves)

St. Gallen (Suitza)

Ur gainean daude hosto borobil eta distiratsuak ura azpian eta eguzkia gainean dutela.

Ur landare lodia (Thick water plant)

St. Gallen (Suitza)

Hosto lodi eta urtsuak ur landare batenak dira. Likidoak ematen dio sostengua eta hezetasuna.

Goroldioa eta hostoak lurrean (Moss and leaves on the floor)

St. Gallen (Suitza)

Hostoak eta goroldioa lurra estaltzen dute. Bata bizia, bestea izandakoa. Naturaren bi alderdi desberdin eta biak ederrak.

Hosto hilkorrak (Mortal leaves)

St. Gallen (Suitza)

Hostoek ez dute betirako irauten. Heltzen zaie lurra besarkatzeko momentua udazkena heltzen denean edo nahiko zahartzen direnean.

Landarea edo ilea? (Plant or hair?)

St. Gallen (Suitza)

Landarea edo ilea da hau?

Belar ebakia (Cut grass)

Appenzell (Suitza)

Uda garaia da eta belarra ebaki eta jaso egin behar da. Neguan erabiliko da abereek jateko izan dezaten.

Jende arrunta (Normal people)

Appenzell (Suitza)

Jende arrunta, esku arruntekin eta arropa arruntekin, dabiltza kalean barrena. Bakoitzak bere jomuga eta ibilkera du. Denak elkarren ondoan doaz.