St. Gallen (Suitza)
Iturri txikia arbolen itzalean ur freskoa edateko txoko aproposa.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Iturri txikia arbolen itzalean ur freskoa edateko txoko aproposa.
St. Gallen (Suitza)
Gabonetako garaia heldu da. Kaleetan zuhaitzak apainduraz betetzen dira eta jendea gogoz irtetzen da kalera etorri berria den neguari aurre eginez.
St. Gallen (Suitza)
Hosto lehor pila bat alboan jarri eta gainera salto egiteko gogoa ematen du.
St. Gallen (Suitza)
Letra estu bildutako aldizkaria irakurgai da bidaietarako. Ideiak arin doazen honelako okasioetan, irakurritakoari bueltak ematen dizkiot buruan kanpoko paisaia pasatzen ikusten dudan bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Hosto busti multzoa. Euririk ez baina. Lanbroaren ferekak ematen die hezearen distira.
Flims (Suitza)
Iturriak inon utzi behar du ura joaten. Ura garden eta fresko iraun dadin, hala behar du. Bitartean, eguzkiaren argiak txorrotatik estolda zulora doan uran formak marrazten ditu.
Flims (Suitza)
Kuprezko iturri sendoa mendietatik zuzen etorritako ura dario. Ur garden, garbi eta hotza.
Flims (Suitza)
Harlauza belarrek eta goroldioek inguratzen dituzte. Itxura geometrikoa, hosto idor bakanekin adornatua, itxura hipnotizatzailea.
Flims (Suitza)
Landare koloredunak, usaidunak. Bista eta usaimena goxatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Eserialdia goxatzeko kuxin biguna ipurdi azpian. Detaileak ongi pentsatuak dituzte.
St. Gallen (Suitza)
Kandelak lauso, sua lauso, garra lauso.
St. Gallen (Suitza)
Ilada luzeak piztutako kandelez osatuak. Garrak haize korronteen menpe dantzan dira, argi kolore horixka igorriz.
St. Gallen (Suitza)
Kandela bakoitzaren argiak desira baten sua gordetzen du. Pixkanaka ahitzen doaz guztiak batera, norbaitek edo zerbaitek kasu egingo dien zain.
St. Gallen (Suitza)
Kandela zapalak piztuak desirez eta erregu apalez, jainkoren batek entzun eta bete ditzan.
St. Gallen (Suitza)
Hostoak berriro protagonista. Zoru ilunaren gainean pilatutak. Bere koloreak harro erakutsiz, euri erori berriaren distira oraindik agertzen duten bitartean.
St. Gallen (Suitza)
Lurzuroa ari da hosto zikuz betetzen. Kolorea berdetik horixka eta marroira aldatzen dute eta basoak eta hiriak udazkenez janzten dute. Gure gogoa etorri behar den giro hotz eta egun laburretara egokitzen hasten da.
St. Gallen (Suitza)
Harri koxkorrezko zoruak, belar eta hosto eroriez ornatua, eguzkiaren argi horixka ongi hartzen du.
St. Gallen (Suitza)
Alfonbra osatzen dute hosto hori-marroixka eroriek, urteko sasoiari dagokion moduan.
St. Gallen (Suitza)
Hosto baten erretratu soil batek naturaren bizitzaren atalak ekartzen ditu gogora. Oraingoan udazkena suertatzen da. Zuhaitz horriaren kolore horixkak eta harroka puxka batek bizitza lotara doan garaia ekartzen dute gogora.
St. Gallen (Suitza)
Harrizko zoru konglomeratuan datza hosto horitua. Udazkenaren hotzak eta ilunak lurrera bota du.