Hundwil (Suitza)
Garagardo kutxa beteta dago botilekin, baina ontziek dagoeneko hustuak izan dira. Norbaiten aho-sabaia eta urdaila gozatutakoak dira.
Eguneko argazki bat
Hundwil (Suitza)
Garagardo kutxa beteta dago botilekin, baina ontziek dagoeneko hustuak izan dira. Norbaiten aho-sabaia eta urdaila gozatutakoak dira.
Hundwil (Suitza)
Joare bilduma ez da txikia. Tamaina desberdinekoak, apaindura koloretsuekin. Beraien bestelakoa da. Goiko partea beherantz jarritak dutela ematen dute.
Hundwil (Suitza)
Gaur behiak dira protagonistak. Urrunetik etorri da jendea berauek ikusteko. Ikuskizun diren horiek, ordez, ez dute egoeraren nondik norakoa ulertzen. Zain daude noiz bukatuko den eta beraien ikuilura eta larreetara itzuli daitezkeen.
Hundwil (Suitza)
Harro egoteko moduko animalia ote da eta jabeak bere izena utzi du idatzita. Bisitariak eta balizko erosleek abere ederra nork hazi duen jakin dezaten, balio dezake.
Hundwil (Suitza)
Adar indartsuak ditu behiak. Forma polita dauka. Baina ez da erabat naturala, gaztetatik jartzen diote gida bat forma egokia har dezan.
Degersheim (Suitza)
Oihala lurrean zabalik margotutako mihixe bat ematen du. Koadroek, marrek eta marrazkitxoek konposizio fina osatzen dute.
Degersheim (Suitza)
Gizona ari da gertakizunean parte hartzen. Irribarrea aurpegian eta zapata eskuetan ditu. Horiek dira bete-beharrekoak.
Degersheim (Suitza)
Kutxak uzten joan dira, barruan zeuden oihal puxkak orain kaleetako zoruan daude zabal-zabal.
St. Gallen (Suitza)
Argi eta ilun dago belarra. Kolore berdea sakona da tarteka. Eguzkipean dagoen lekuetan, berriz, zurituta agertzen da.
St. Gallen (Suitza)
Zer gelditu da inprimatua harri puxka honetan? Landare mota bat izango al da? Itsas izaki izango al da? Korala adibidez?
St. Gallen (Suitza)
Zer da fosil bat? Garai batean bizitako izaki edo landare bat harri bihurtzeraino bidea egiten duenean, bere formak inprimatuak gelditzen dira. Nahikoa da harri puxka jaso eta ondo garbitu ostean, aintzinako izakien irudi ederrak ikus daitezke.
St. Gallen (Suitza)
Pinaburu bat arbolatik erori eta orbelaren gainean, adaxka apurtuen artean, gelditu da.
St. Gallen (Suitza)
Izoztuta dago museoko hartz arrea. Zertan egongo zen pentsatzen azkenengo arnasa hartu zuenean? Bere buruari galdetuko zion zergatik bera harrapatu eta tirokatu egin nahi duten beharbada. Ez du ulertuko zergatik bera jan nahi ez duen batek, denbora hartzen duen bere atzetik ibiltzeko. Beraien familia eta kumeak erasotu ditzan beldur izango al zen?
St. Gallen (Suitza)
Behin pinaburuak lurrean erori ezkero, beraien bigarren biziari ekiten diote. Arbola berri bat ernaltzeko bidea hasten da. Pinaburua orbela artean erori eta haziren batek lur barnera helduko dela da pinuaren esperantza. Horrela egin du arbola mota aintzinako hau.
Ea (Euskal Herria)
Aingura handia da. Untzia tamaina berekoa izango zen. Portuak gorde nahi ditu beste garai bateko gertakarien oroimena. Itsasoarekin duen loturaren oroitzapenak ondo lotu nahi ditu.
Matxitxako (Euskal Herria)
Haize neurgailua, anemometroa, dotorea eraiki dute. Zutoin fin eta luzearen puntan montatu dute. Inguruetako lekurik haizetsuena omen da penintsula koskor hau. Itsasoak erabat inguratuta dagoenez gero, ez du enbaten bortizkerietatik non ezkutatu uzten. Hori dela eta, metereologi fenomeno hori ondo ulertzeko leku aproposa da.
Bakio (Euskal Herria)
Haretzak gainazal konkortua dauka. Mendixka eta haran txikiez osatuta dago. Eguzkiaren argi okertuak koskorren neurria ematen du, norbaiten itzalak oztopatzen ez duen heinean.
Laudio (Euskal Herria)
Haizeak bere jolasetan dabil oihal puskekin. Gora, behera, ezker, eskuin dantzari dabil eguzkitakoarekin.
Logroño (Espainia)
Hiri bateko eliza ez da inoiz txikia. Hiriarekin batera hazten da lekuko erlijioaren sinboloa. Tamainan eta handitasunean egiten du gora.
St. Gallen (Suitza)
Gorabeherak eta arantzak osatzen dute hosto erraldoi baten profila. Ez da erabat leuna, ez da erabat zaurgarria. Ez du utziko animaliarik gainean eseriko denik. Hain beharrezkoa duen eguzki argirako goseak eraman du horretara.