Feria lepo (Full fair)

Hundwil (Suitza)

Azoka beterik dago aberez eta bisitariz. Udazken garaizko goiza lanbrotsua suertatu da, baina ez da problema. Urte osoan itxarotako eguna da gaurkoa.

Gazte abeltzainak (Young cattle farmers)

Hundwil (Suitza)

Mutil gazteok interes biziz begiratzen diete abereei. Familiatik ikasitakoa izango da. Txikitatik jakingo dute behi onen eta ez hain onen itxurak bereizten.

Behi ilarak (Cow rows)

Hundwil (Suitza)

Betekada dago behietan. Bakoitza bere lekuan herrenkada luzeetan. Tartean bi oinetako bisitariak ibiltzen dira. Abereen itxura ezinhobea ikustera etorri dira. Astiro ibiltzen dira ilaren artean edo alboan eta ezagunak agurtzera gelditzen dira.

Udazkeneko abere ferian (Autumn farm animal fair)

Hundwil (Suitza)

Udazkeneko ferietan abereak erakusteko eta saltzeko garaia da. Behiek errape handienak dituzte. Zezenak egon daitezkeen ikusgarrienak dira.

Gizon bat laukien artean (Man between squares)

Degersheim (Suitza)

Gizona ari da gertakizunean parte hartzen. Irribarrea aurpegian eta zapata eskuetan ditu. Horiek dira bete-beharrekoak.

Oihalak lurrera (Clothes to the floor)

Degersheim (Suitza)

Oihalak lurrera. Herria apaindu behar dugu eta piknik erraldoia egin. Antolatzaileek herritarren eta bisitarien laguntza eskatu dute. Herriko kaleak apaindu nahi dituzte eta esperientzia kolektibo bat sortu.

Performance eguna (Performance day)

Degersheim (Suitza)

Gaur “performance” eguna da, hots, artista talde batek gidatuta herritarrek kaleak ohial koloretsuz estaldu eta apaintzen dituzte. Piknik erraldoia antolatzea du helburu. Auzolagunekin biltzeko tokia sortu nahi du ekimen honek. Irribarrea eragiten du bisitariak ikusteak hara eta honera joaten harridura aurpegiak dituztela.

Igerilekua ixteko dago (About to close swimming pool)

St. Gallen (Suitza)

Igerilekua ixteko ordua laster helduko da. Dagoeneko jendez hustu da belardi zabala. Piszinetako ura lasai dago. Zipristin gehiagorik ez daude. Umeen korrikak gaurkoz bukatu dira.

Arropa eskegiak (Hanging clothes)

Ea (Euskal Herria)

Balkoian arropak eskegitzeko gailua beterik dauka etxeko jabeak. Plastikoa ere jarriko dio. Munduko bazter honetan euria arrunta da eta gaur zerua hodeitsu egonda espero daiteke tantaren bat erortzea suertatzea.

Etxe eraikuntza (Apartment building)

Bakio (Euskal Herria)

Leihoek eta balkoiek etxe barruko bizipenei buruz hitzegiten digute. Argia edo iluna al dago? Leihoa zabaldu al dute barrualdea aireztatzeko? Balkoian esertzen al da inor? Edo landarez beteta al dago?

Kale hutsak, terraza beteak (Empty streets, full terraces)

Bakio (Euskal Herria)

Kaleak hutsik daude. Soilik jatetxeetan eta beraien terrazetan gelditzen da etxera joatear dagoen inor. Afaria hartzen bukatzear egongo al dira? Terrazan udako gauaren goxotasunaz gozatzen ariko al dira?

Gau bezpera da (It is almost night)

Bakio (Euskal Herria)

Gau bezpera da. Eguzkiak baino gehiago kaleko argiek argiztatzen dute bidea. Garaia da afari koskor bat jateko. Eguneko algarak eta presak ahaztu ditzagun eta eseri gaitezen lasai.

Azken bainua eta laster etxera (Back home after the last bath)

Bakio (Euskal Herria)

Bainua hartu dugu. Goazen orain arropak janztera. Ama zain daukagu etxera bueltatzeko. Afaria berotu eta dutxa hartu behar dugu. Gero ohera laster, bihar berriro igerian etortzeko prest egoteko.

Gazteak hondartzan (Beach full of youngsters)

Bakio (Euskal Herria)

Gaztez beteta dago hondartza. Udako egun luzeak azken muturreraino aprobetxatzen dituzte. Garaia aproposa da. Ez gutxien nerabeek denbora librea gehiago izaten dutelako.

Surflari nekatua (Tired surfer)

Bakio (Euskal Herria)

Surflaria nekatua ematen du. Eguna luze joango zitzaion olatuak hartzen. Gora eta behera. Azkenengo momentuak egindakoetan pentsatzen eta biharkoak prestatzen emango ditu, beharbada.

Hondartza jolasak (Beach games)

Bakio (Euskal Herria)

Jolasteko astia eta gogoa dago oraindik. Beharbada azken bainua hartzeko ere. Gero etxera joateko garaia izango da. Dutxa freskoa eta afari beroa hartu eta gero lotara. Edo festara joan liteke, gau laburrak eta epelak horretara dei egiten bait dute.

Arratsaldea lasai doa (Quiet afternoon)

Bakio (Euskal Herria)

Ez al da berandu egiten tipo hauentzat? Hondartzan etzanda diraute. Harea hutsik geratu da eta eguzkiak oraindik bizkarra epeltzen die. Momentuaren lasaitasunaz gozatzen ariko dira. Neguan momentu hauek faltak botako dituzte.

Ortzimugatik beherako bidean (In the way below the horizon)

Bakio (Euskal Herria)

Ortzimugatik beherako bidean eguzkiak indarra galtzen du. Hala ere, mina ematen du berari zuzen begiratzeak. Egi gordinaren argitasunak bezala, zaurgarri egiten gaitu.

Etxerako garaia (Time to go home)

Bakio (Euskal Herria)

Etxerako garaia da. Eguzkia desagertzear dago. Gosea urdaila estutzen hasi da. Itsasorako grina gaurkoz asetuta dago. Pasealariak baino ez dira hondartzan gelditzen. Uhinei begira ibilaldi koxkorra egitea ez da eguna bukatzeko modu txarra.

Hondartza egunaren amaiera (End of beach day)

Bakio (Euskal Herria)

Udako eguna amaitezina zela ematen zuen, baina azkenean arrats garaia heldu da. Horrekin batera, hondartza husten hasi da.