Mendixkak ortzimugarekin nahasten dira. Elurrak basoko arbolen adar biluzi marroixkak zuritzen ditu. Zelai zabalek, baina, elur tapakia dute. Elur erori berriak margotutako paisaia.
Baserriko paraje honetan elurrak dena betetzen du. Belardiak alfonbra zuri baten pean gelditu dira, arbolek adarrak zurituak dauzkate eta hotza ez da gutxi. Non hobe leiho baten atzean baino?
Elurra eta zerua dira nagusi negu irudiotan. Eguzkia zeruan gora doala ageri da, paisai elurtuan argilunak margotuz. Treneko eserlekutik goxo ikusten da drama eder hau.
Elur erori berria gauan zehar metatu da zoruan eta zuhaitzetan. Goizeko eguzki argia elur garbian isladatzen da eta elur gainazalak itzalak sortzen ditu.
Neguan ere behar da higitu. Zaila bada ere, bizikletan ibiltzea bada. Kotxeek errazago dute, baina kontuz ibili behar dute. Izan ere izotza edonon egon daiteke.