Herriak ura ematen duen iturria ere badauka. Lehoi bat arduratzen da ur freskoa etengabe jario dezan, neguko hotzak galerazten ez duen bitartean behintzat.
Kolore argi eta leuneko etxeak historia interesgarria iradokitzen du. Bi sarrera bata bestearen ondoan. Bat posta bulegora sartzeko eta bestea etxebizitza batera joateko bidea ematen dute.
Iturri bat lehenengo planoan, bere harrizko egikera eta kolore zoragarriak ageri dituela. Herrian zehar dauden apaingarriak hemen ere jarri dute, txokoa pixkat bat gehiago edertuz.
Etxebizitzak altueran jarriak dira, solairu bakoitzak leiho bana agertzen duelarik. Simetria polita da, bestela itxura xumea duen eraikuntza honentzat.
Iturri honek ez du urik ikusi azkenaldian. Pena da, izan ere, burdin gastatuak testura ederra bait dauka. Garai bat baino gehiago irauteko eraikitako kale bazterreko monumentu xume polia da.
Kale huts bat, herri txiki batean, arratsaldeko azken orduetan. Kantoi bueltan, gure aiton-amonen haurtzaro garaiko umeak jolasean agertu behar direla ematen du.
Lotarako momentua da. Kaleak hustu dira. Argi batek kale bazterra argiztatzen du. Bidea, kotxe bat aparkatua, eta bizpahiru etxeetako sarrerak somatzen dira. Argilunean gelditzen da gainontzekoa.
Gaueko orduak datozela, kale-argiek ematen diote segida herri honen paisaiari. Elizako dorre altua, harri landu argiaz egindakoa, nabarmentzen da bestee eraikuntzen artean eta inguruko mendien aurrean.
Estua izateak, ilun egiten du kalea. Itzalez betetzen dira zorua eta etxebizitzaetarako ate-sarrerak. Parte altuek, baina, argiaren fereka jasotzen dute.
Kale hau betiere bertan egona dela ematen du. Horma mardulek harri landuez apaindutako kale estua inguratzen dute. Kolore argiz margotuak daude, argia absorbatu ez, argia eman, igorri, dezaten.
Kaleko iturri baten inguruan hiria bizi izaten da. Dela banku bat, edo lore batzuk, jendea inguruan bere burua freskatzen edo uraren goxotasunera hurbiltzen. Merezi du iturri bat edukitzeak zure hirian.
Txoko txukuna osatzen du dendaren itxidurak, loreontziak eta eserlekuak. Momentu bat jezarri eta atseden goxoan denbora luzea emateko gogoa sartzen da.
Harrizko zorua harrizko bidea da kaleetan zehar bidai egiteko. Bestela esanda, txoko liluragarriak bata besterekin lotzeko eta esperientzia berezia eskaintzeko.
Kale kantoi lasaian amaitu dugu paseoa. Harrizko kale zoruak auto gutxi ikusi ditu, belarra hazita bait dago dagoeneko. Arratsaldeko ordu txikietan inor ez dabil hemendik. Jada etxean egon beharko du jende gehiena.
Herriko karrikak estuak eta tarte zuzen gutxidunak dira. Zorua harriz apaindua dute. Hura zeharkatzen duten bidaiariek horma mardulak eta leiho txikiak baino ez dituzte somatuko.