Winterthur (Suitza)
Zapatak desagertu arte oinak sartu eta arrastaka ibiliz hostoa astintzeko. Hosto idorrezko alfonbran paseatzea bada urte garai honetako, udazkeneko, pribilegioa.
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Egunaren eguzkiak argiak eta itzalak uzten ditu etxeetako paretetan. Atzean berriz, argi ederrean bainatuta Alpeetako erraldoiak eta pinudi basoak ageri dira.
Flims (Suitza)
Kale estuak eta itzal luzeak udazkeneko egun eguzkitsu batean Alpeetako herrixka honetan. Auto bi txarto ibiliko dira hemen gurutzatzen badira. Horri esker, beharbada, zainduko da lekuko lasaitasuna hobe.
Flims (Suitza)
Etxe zaharreko leihoa. Argia pasatzen uzteko eta kanpoarekin komunikatzeko.
St. Gallen (Suitza)
Eserileku apartak urmaelaren ondoan. Ahateen algarak eta dantzak ikusten eta arratsaldeko eguzkiaz gozatzen. Ez dira luzaro hutsik iraungo.
St. Gallen (Suitza)
Adreiluzko gorrizko tximini zaharra, garai bateko industriaren azken arrastoa. Ikur moduan utzia. St. Gallen hiriak XIX. mendean aberastasuna ehungintzatik lortu zuen. Beharbada, horren gogorapen moduan utziko zuten.
St. Gallen (Suitza)
Eliza baten dorrea altu altzatzen da hiri erdian. Ez da hiriko katedrala baina bai eliza protestante handiena. St. Gallenen gehiengo katolikoa da, baina protestante asko daude eta bi erlijioetako eliza handienak parez-pare daude hiriaren erdigunean. Garai bateko borroken adierazle.
Appenzell (Suitza)
Turistek ez dute ulertuko bandera mordo honen esanahia. Hemengoentzat, berriz, turistak arrotz. Sarri asiatik etorriak dira eta gutxi ulertzen dute tokiko ohiturez.
Appenzell (Suitza)
Terraza txikia, itzalean kafe edo garagardo bat gustora edateko ezin hobea. Udako egun bero batean aproposa baino aproposagoa da eguzkitik atseden hartzeko eta atseden pixkat hartzeko.
St. Gallen (Suitza)
Kale hutsak eta kale argiek eskultura kutsua ematen diote hiriari. Han eta hemen detaileak agertzen dira, fondo ilunak agertoki moduan funtzionatzen duelarik.
St. Gallen (Suitza)
Gauaren bakartasuna hobekien somatzen da kaleko argien ondoan. Ingurua isila eta geldirik agertzen da, lotan bezala edo eguzki argia noiz bueltatuko den zain.
St. Gallen (Suitza)
Argi iladak porlanezko eta zurezko garajeen sarrera argiztatzeko. Argi zurixkak harriaren gris argia eta landare-materialaren marroi iluna osatzen ditu.
St. Gallen (Suitza)
Suitzako egun handia etorri da, abuztuak 1, eta lurraldea banderaz bete da. Suitzako bandera karratua da, gutxi bezala, eta erdian gurutze zuria dauka. Tamaina guztietako banderak jartzen dira, nolanahiko lekuetan.
St. Gallen (Suitza)
Trenbide soila bi norantzatan ibiltzeko. Mendialde paisaiaren jarraitutasuna apurtzen du harrizko eta burdinezko bide bihurgunetsuak.
St. Gallen (Suitza)
Ilunabarraren momentu magikoan isiltasuna, bakartasuna eta itzal luzeak nahasten dira.
St. Gallen (Suitza)
Zurezko etxolatxoa parke honetako bisitariak berotik eta euritik babesteko egokia da.