St. Gallen (Suitza)
Eguzkiak berotzen du eta tenperatura goxoa da. Parkeetan jokoetan ibiltzeko garaia heldu da. Umeen gozamena.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Uda hasierako egunotan jolastokia oraindik jarri gabe dago. Estalkia kendu eta hostoak garbitu ondoren, harea prest izango da haurren gozamenerako.
St. Gallen (Suitza)
Parkeko eserlekuan lasai egoteko tokia da, udako egunaren goxoaz gozatzeko. Zurezko aulkiak urtaro guztiak ikusi dituzte: neguko elurra, udaberriko belar berriak, udako intsektuak eta ume jolastiak eta udazkeneko hosto eroriak.
St. Gallen (Suitza)
Eskilara mendian gora joateko. Honelakoez beterik dago Suitzako mendialdea, mendia beren bizimoduaren parte bait da.
St. Gallen (Suitza)
St. Gallen hiriari izena eman dion fraideak bisitariak agurtzen ditu. Hartz bat otzandu omen zuen VIII. mende zaharrean Irlandatik heldutakoan. Monastegia sortu zen eta bere inguruan hiria.