Argiaren kontra dago adar hau. Bere hostoek itzala ematen dute. Eguzkiaren sargoriaz babesten du. Hosto berdeek izpiak iragazten dute. Argi leun eta goxoa pasatzen utzi arte.
Lore horiak. Zutoin okerra eta luzea. Eskultura txikia eta iraungaitza ematen du. Bizi apurt bat da ere. Lekua osatzen duen biziaren zati txikia eta garrantzitsua.
Belarren kirtenak bertikal hazten dira zelai gainetik. Intsektuek ere erreparatzen diete. Izan jateko, edo besterik gabe bidean atseden txikia egiteko, bereak egiten dituzte landare xume hauek.
Belarraren kirten luzea puntako lorearen pisuaren pean jartzen da balantzaka. Han eta hemen agertzen dira. Forma eta kolore desberdinekoak dira. Zelaian, baina, denak hazten dira era berean, zerurako bidean.
Lore bat baino ez da. Lore polit bat da, baina. Batzuekin usainduz goza daitezke, besteekin janez. Jan eta usaindu egiten ez bada ere, ikusi hutsarekin ere goza daiteke.
Zerealen familiakoa izango al da landare hau? Labore bat izango al da? Haren itxura berbera dauka. Belarren artean eta gainetik ikusten dira hazi multzo horiek, haizearen menpe kulunkan.
Lorea eta udaberria. Udaberria eta lorea. Bat datoz. Bera dira. Belar artean kolorea eta usaina ematen dute. Intsektuei bizitza ematen die. Bestelako animali txikiek ere beraiengandik hartzen dute sostengua.
Adarrak zeruaren bila hazten dira edo lurrean lurperatzeko bidean daude? Mundua aldrebes al dago? Zerua urdina da eta adarrak fin eta luzeak. Dena ez dago buruz behera.
Erreka ohea ur korrontearen historia eta istorioak biltzen ditu. Jasotako sendimentakinak pilatu eta gorde egiten dira. Ahaztutako edo galdutakoak biltzen ditu. Bere inguruaren jasoleku bihurtzen da. Baita ere, urazpiko bizilagunei eskaintzen die egonleku berria.
Ura motel darraio bere bideari, beti aldapan behera. Uhin txikiek erakusten dute bere mugimendua. Bidean aurkitzen dituen oztopoen inguruan ibili eta bideari eusten dio.
Errekastoaren zorua harea finezkoa da. Ur gainazala baino leunagoa izango da. Izan ere, uhin txikiek argia iragazten dute. Hari fin eta argiak sortzen dituzte hondoaren kontra.
Lagun honek ordu edo egun gutxi dauzka aurretik, ur bihurtu eta lurran barrenatu eta galtzeko. Joan berri den negua bezala, elurrak ere urte honetarako utzi behar gaitu. Azken momentuak, hala ere, goxoak eta gustagarriak izan daitezke.
Zipriztinak eta aparra nahasten dira eroritako uraren azpian. Lasaitzen, apaltzen, den heinean urak distira galtzen du eta iluntasun beltzean galtzen da.
Tantak banaka edo taldeka erortzen dira. Errekan hasi eta errekan hil egingo dira, baina, bien bitartean, bide luzea egingo dute. Harri puxka osoa, goitik behera, igaro ostean berriro uretan murgiltzen dira.