Höher Kasten (Suitza)
Bizi al dira txoriak altuera handi hauetan? Haize bortitza eta tenperatura baxuen menpe egotea gustoko al dute?
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Enbor luzeak eta sendoak hazten dira bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean.
Flims (Suitza)
Enborraren barrua hustu da materiaz eta arimaz. Ez da gehiago haziko. Ez du gehiago argia iragaziko. Ez du gehiago basoa hosto berdeekin apainduko.
Flims (Suitza)
Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.