St. Gallen (Suitza)
Zelai bat lorez betea udaberri bukaera heldu denean. Loreak oraindik ugari daude. Belarra fresko eta berde-berde dago. Naturaren motorra berotzen ari da.
Eguneko argazki bat
Oro (Euskal Herria)
Intsektu enborjaleek utzitako arrastoek erabat eraldatu dute eroritako enbor ustela.
Oro (Euskal Herria)
Badira izaki txiki-txikiak gure mundua erabat eraldatzen dutenak. Bere lana eta bere beharra zein da? Hazten den guztia atzera bueltan txikitzea, berriz ere hazi ahal dadin. Beraiengatik ari da enbor hau puxketan apurtzen. Ondoren lurrean metatu eta hura ongarrituko dute, izaki berriak elikatzen jarraitu dezan indartsuagoa bihurtu.
Oro (Euskal Herria)
Eroritako enbor honenak egin du. Bigarren aldiz akabatzen ari dira zomorro egurjaleak, usteltzen. Pixkanaka, birziklatzen eta lur ongarri bihurtzen doaz.
Seealpsee (Suitza)
Ur gardenak ikustezin bihurtu arte uzten du mendiko aintzira honen hondoa argi ikusten. Ondorioz, argi ikusten da urazpiko osakera. Harri puska ugari eta hosto ondar gutxi batzuk. Nondik etorriko ziren harri horiek? Nola helduko ziren? Zergatik askatuko ziren haitzetatik? Honelako galderak eta beste zenbait pilatzen zaizkit buruan.
Pfänder (Austria)
Hostoa lehortzen den neurrian estutzen da, zainak agerian geratzen zaizkio eta kolorea aldatzen zaio. Biziak ihes egin dio. Heriotza programatua izan du. Orain pixkanaka deskonposatu eta bere lagunentzako ongarri bihurtuko da.
Pfänder (Austria)
Landare nimino bat hasi da enbor zahar baten gainean errotzen. Goroldioaren bidea jarraitu du eta pixkanaka enborra jan eta kontsumituko dute. Baina hori beste pauso bat izango da baso baten bizitzan. Landare txikiek arbola berriei lekua egin beharko bait diete.
Pfänder (Austria)
Hiru pinaburu adaxka lehor pila baten gainean pausatutak utzi dira intsektuek leku egokia izan dezaten negua igarotzeko. Barruko okupatzaileak sare hesiaren atzean babestuta daude harrapakariengandik.
Pfänder (Austria)
Natura hila ez da tristea izan behar. Polita izan daiteke ere. Izan zena eta galdu dena gogorarazten du. Baina, bizitzarik gabe ere harritzeko eta emozionatzeko gaitasuna gordetzen du.
Pfänder (Austria)
Pinaburu gutxi batzuk gordeta daude zurezko etxola batean. Neguko jaki moduan erabiliko al zen? Soberakina oraindik jateko al dago?
Pfänder (Austria)
Sustrai korapiloak bata bestearen gainetik eta azpitik hazten dira. Beti ere elikagaien bila, lurgaineko zatia ondo hornituta egon dadin.
Pfänder (Austria)
Arbolak egon behar dute sustraien ondoan. Elikagaiak eta ura lurretik xurgatzeko behar dute. Arbolek zutik irauteko ere behar dituzte sustrai sendoak. Baso zaharretan, arbola zaharrek bere sustrai lodi eta luzeak korapilatzen dituzte.
Pfänder (Austria)
Basoan ez daude soilik arbola gazte edo zaharrak. Garai batean izandakoak eta orain enbor batek baino ez dituenak gogoarazten ere badira.
Pfänder (Austria)
Animali parkean ere jan behar dute. Etxola honetan aurkitu dute inguruko ahuntzek behar bezain beste jaki. Zeruak ekarritako txarretatik ere emango die babesa.
Bregenz (Austria)
Adar korapiloa ez da askatu behar. Korapiloz korapilo hazten da landarea, urtaroetan aurrera doan neurrian.
Cardano al Campo (Italia)
Zoru idorraren gainean jolastu behar da parke honetan. Udaberri hasiera izanda ere ez da egon euriaren berririk aspaldi batean. Horregatik dago zoru hareatsu, lohitsu beharrean. Arrazoi beragatik belarra laburra eta eskasa da.