Gastatutako natura (Wasted nature)

Monte Generoso (Suitza)

Kolore arrea nagusi da neguko elurra joan eta udaberriko belar freskoa hazi bitartean. Natura gastatuta, nekatuta dagoela ematen du. Baina biziberritze zikloa hastear dago. Berde kolorea laster gailenduko da.

Tontorreko bisitariak (Visitors to the summit)

Monte Generoso (Suitza)

Mendi garaiek jendea erakartzen dute, ez soilik berezkoa duten handitasunagatik, ingurua ikusteko beste ikuspegi bat ematen dutelako ere. Beheko haranak eta lautadak zabal-zabal ikusteko aukera ederraz gozatzea gauza polita da.

Arre kolorea (Brown colored)

Arre kolorea da nagusi udaberri hasieran. Urte garaiko indar berria ez da heldu mendi puntetara. Landareek ez dute neguko hotza gainetik kendu.

Gailur errenkada (Summit line)

Monte Generoso (Suitza)

Gailur bat bestearen atzean zerumugaraino heldu arte. Horrelakoa da mendialdea, arrokaz eta basoz tartekatutako paisai basatia eta gogorra.

Mendiko arroka eta lurra (Stone and earth of the mountain)

Monte Generoso (Suitza)

Mendi hegal biluziak argi erakusten du bere azpiko egitura indartsua. Arrokak eta lurrak osatzen dute erraldoi hau. Beraiei esker hazten da. Beraiek ahalbidetzen dute bere izatea.

Mendilerroa (Mountain range)

Monte Generoso (Suitza)

Gailurrak lerro batean kokatutak daude. Txikitik handira eta handitik txikira, ilada batean nahastutak daude. Hodeiek bere itzala marrazten dute mendi hegal zabaletan.

Mendia, lakua eta zerua (Mountain, lake and sky)

Paradiso (Suitza)

Harrizko mendi erraldoia ura eta zerua artean harrapatuta ematen du. Bata zein bestearen alboan, garratza eta gogorra da.

Ur ertzetiko gogoetak (Thoughts from the shore)

Paradiso (Suitza)

Ur ertzeanl lakuari begira egon eta likido masa erraldoi horren barnean zer egongo den etortzen da gogora. Beste mundu bat da. Ulertu ezin dugun beste mundua.

Mendi arteko lakua (Lake between mountains)

Paradiso (Suitza)

Lakua mendi artean harrapatuta dago. Harkaitz sendoek eusten diete ur masari bere bi aldeetan. Bertan bizi direnak mendi hegaletan sakabanatu behar dira, aldapetan barrena.

Teilatu zurituak (Whitened roofs)

Appenzell (Suitza)

Teilatu zurituek etxeak ezkutatu egiten ditu, inguruko paisaiaren negu koloreak imitatuz.

Mendialde zuritua (Snowy mountain area)

Appenzell (Suitza)

Zurituta dago mendialde hau. Elur ekaitzak gogor jo du hemen. Negu gorriak bere legea ezarri du beste behin ere.

Elur ekaitza bitartean (In the snow storm)

Appenzell (Suitza)

Elur ekaitz baten zain daude mendi haran honetan. Ur hotzaren erauntsiak ez du soilik zerua goibeldu. Herritarrak beraien etxeetan sartu behar izan dira, giro goxoago baten zain egotera.

Lera bakartia (Lonely sledge)

Kronberg (Suitza)

Garai egokia da lerarekin ibiltzeko. Eguzkia aprobetxatu eta aldapetan behera abiadura bizian ibiltzen egun pasa egitea ez da plan txarra. Momentuz atseden hartzea tokatzen da. Lerarentzako astia egongo da gero.

Menditik beherako hegaldia (Flight down the mountain)

Kronberg (Suitza)

Mendian behera hegaz bezala ari gara jeisten. Laster azpiko haranean egongo gara. Lehen behera begira egon gara inguruak miatzen. Azpian urrun ikusiko ditugu harrizko erraldoiak, zerurako erdi-bidean.

Zerumuga zabala (Wide horizon)

Kronberg (Suitza)

Mendiak eta muinoak ikusten dira urrunean. Altuak, baxuak, zakarrak, leunak. Orotarikoak daude eta denen artean osatzen dute zerumuga zabala.

Haranaren magala (Lap of the valley)

Kronberg (Suitza)

Herrixka txikituta ikusten da haran zabalaren erdi-erdian. Naturaren magal goxoan dago, neguz jantzita magal bigunean. Urtaro hotzean natura lotara joaten da eta horrela ematen du baserri puxka honek ere.

Menditsua, bortitza, latza (Mountainous, harsh, rough)

Kronberg (Suitza)

Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.

Neguko xarma (Winter charm)

Kronberg (Suitza)

Basoa, muinoak, arrokazko mendiak eta denaren gainean elurra, alfonbra zuri erraldoia. Neguak mendialdeari xarma berezia ematen dio.

Gailur elurtua (Snowy summit)

Kronberg (Suitza)

Elurra leun egon baino, ondo leunduta dago. Eskiatzaileentzat eta leran dabiltzatenentzat ez da leku txarra. Gaur paseo ederra emateko ondo dago.

Neguko egun eguzkitsua (Winter sunny day)

Kronberg (Suitza)

Eguzkipean negua iluna eta hotza izan daitekela ahazten da. Elurraren zuri bizia eta urtaro hotzeneko itzal luzeak argilun kontraste bizia sortzen dute.