Hodei zorua (Cloud floor)

Engelberg (Suitza)

Ikuspegia zoragarria da gailur gainetik. Erraz antzematen da antena multzoa hemen goian ezartzearen arrazoia. Inguruko ikuspegi zabala eta pribilegiozkoa dauka. Inguruko seinaleak jaso eta berbidaltzeko lekua da. Hodei sabaiak ezkutatzen duen lurraldea antena saldo honen ikusmiran bizi da.

Antena andana (Plenty antennas)

Engelberg (Suitza)

Antenez betetako egitura honek lekuko komunikazioen bihotza izango da. Lekuko hegaztiek, baina, ez dute lekua bere bihotzean izango. Zarata iturri eta oztopo da lekuan bizitzeko orduan. Asko eta asko beste leku batengatik aldatuko zuten.

Eguzkia zeruaren goietan (The sun up in the sky)

Engelberg (Suitza)

Eguzkia zeruaren goietan bizi da. Edozein txorik inoiz hegaz egin duen baino altuago. Hala ere, beroa eta argia nonahi banatzen du. Zer egingo genuke guk bera gabe?

Arrokazko gailurrak (Rock summits)

Engelberg (Suitza)

Arrokazko gailur altu eta sendoak elurrari eta hotzari harro egiten diete aurre. Betierekoak ematen badute ere, pixkanaka higatuz doa haizea, euria eta hotzaren eraginez.

Lainoak haran behekaldean (Fog in the valley bottom)

Engelberg (Suitza)

Lainoak jeitsi dira haranaren behekaldera. Eguneko hotzak erakarriko zituen. Izan ere, neguko eguzki ahulak nekez berotzen bait du lurra.

Beti mugitzen, inoiz ez esperoan (Always in motion, never waiting)

Engelberg (Suitza)

Kotoi itxurako forma zabalak eta leunak pixkanaka bidaiatzen dute zeruan zehar. Kolore argiak eta ilunak nahasten dituzte. Dorre erraldoiak eraikitzen dituzte eta lerro luzeetan banatzen dira. Zeruaren kolore urdina eta eguzkiaren kolore gorri eta laranja epelen artean mugitzen dira. Beti mugitzen. Inoiz ez esperoan.

Hodeien bidaia (The travel of clouds)

Engelberg (Suitza)

Hodeiek haizeak bidea jarria dute. Gailur altuenak saihestu baino ez dute egin behar. Tartean, tanta batzuk edo tanta asko galtzen dituzte. Euria dela, edo elurra dela, edo kaskabarra dela hustu egiten dira. Gutxi edo asko lur zoruari bueltatzen diote jasotako ur bapore gehiena.

Behe-laino zabala (Wide clouds)

Engelberg (Suitza)

Ez da posible. Mendi paisaia behar zuen hau. Horren ordez lainoa ikusten da nonahi. Behe-lainoko hodei zabala. Alde guztietara hedatzen da. Mendiak ezkutatzen ditu bere barruan edo bere azpian.

Mendi magal dotorea (Elegant mountain side)

Engelberg (Suitza)

Mendi magal hau dotore jantzia dago. Neguko amantala zuria eta izoztua jantzi eta lanbrozko apaingarriak gehitu dizkio arratsalde partean.

Hodeien euskailua (Holding the clouds)

Engelberg (Suitza)

Ederra da lekua. Harrokazko paretek hodeiei eusten diete. Gainetik soilik zerua eta eguzkia. Eguzki argitsua eta zeru urdin-urdina.

Lanbro erreka (Fog river)

Engelberg (Suitza)

Lanbro isuriak erreka osatzen du mendi haranean behera. Eguzkiaren argiak ezin du haranaren hondoa berotu eta bertan pilatzen da hezetasuna eta behe-lainoa. Ederra ikuskizuna.

Hodeiezko beste mundu bat (A different world full of clouds)

Engelberg (Suitza)

Harana hodei estalki azpian geratu da, ikustezin. Ordez, hodeien forma bigunak ikusten dira nonahi. Tarteka gailurren forma zorrotzek urratzen dituzte hodeiak. Beste mundu batetara helduak garela ematen du.

Lurzoru tolestua (Folder land)

Engelberg (Suitza)

Gailurrak nonahi ikusten dira. Zer gertatuko zen mendi garaiak hemen barra-barra aurkitzeko? Erantzuna lurrazpian egongo da. Hor bait dago lurzorua tolesteko behar den indarraren sorlekua.

Gailurrak mugak dira ere (Summits are also frontiers)

Engelberg (Suitza)

Gailurrek lerro bat osatzen dute. Lekuaren historia eta jatorria erakusten du argazkiak. Alde argiztatua alde batetik, bestetik alde iluna. Hodei trinkoen muga bihurtzen da, urruneko aire fronteak heltzen direnean.

Mendi orografia (Mountain orography)

Engelberg (Suitza)

Mendi gailurretatik hobekien antzematen da, arroka erraldoien orografiaren nolakoa. Tontor bat mendi magalean dena, nahikoa handia da eraikuntza oso bati eusteko. Inguruaren gainetik altxatzen da irla bat inguruko itsasoaren gainetik bezala.

Eguzkia mendi atzean (Sun behind the mountain)

Engelberg (Suitza)

Eguzkia mendi atzean ezkutatzeko dago. Itzalei eta hotzari bidea libre uzten die gain hartzeko. Hurrengo goizerarte nagusi izango dira. Ez da gutxi neguan. Ilargiaren gauak eguzkiaren egunak baino indar handiagoa duen garaia da.

Gailurra harria eta izotza da (The summit is stone and ice)

Engelberg (Suitza)

Gailurra harria eta izotza da. Neguko hotza ez du inoiz erabat alde egiten. Arrokaren garraztasuna ez du belarrik edo zuhaitzik leuntzen. Haizeak, hodeiek eta euriak dira nagusi.

Airean doan burdinbidea (The flying railway)

Engelberg (Suitza)

Lanbroak ezkutatzen badu ere, bailara zabala dago gure oinetan. Beheko haranarekin lotzen duen kableak hona ekarri gaitu eta laster bueltan eramango gaitu. Itxura arraroa daukate kableek eta metalezko dorre erraldoiek. Mendi garaiko zuritasunarekin eta arrokarekin kontraste indartsua sortzen dute.

Lanbroa eta gailurra (Fog and summit)

Engelberg (Suitza)

Arrokazko hesi erraldoiek ere ezin dute galerazi lanbroaren etorrera. Berauek ere galtzen dira behee lainoaren besarkadaren barruan.

Zerurainoko harrizko horma (Rock wall reaching the sky)

Engelberg (Suitza)

Harrizko horma infinitoa ematen du azpitik begiratu ezkero. Goiek, gailurrek, zerua ukitzeraino altzatzen dira. Eguzkia ere bere atzean ezkutarazten du, beheko bailara itzalean utziz.