Herrixka txikituta ikusten da haran zabalaren erdi-erdian. Naturaren magal goxoan dago, neguz jantzita magal bigunean. Urtaro hotzean natura lotara joaten da eta horrela ematen du baserri puxka honek ere.
Mendikateak bata bestearen atzetik. Harri biluzi bortitza lurrazala urratu eta zerurantz altzatzen. Basoek ezin dira leku latz honetako pareta pikoetara heldu. Belar ziztrin gutxi batzuk eta elurrak estaltzen ditu soilik.
Eguzkipean negua iluna eta hotza izan daitekela ahazten da. Elurraren zuri bizia eta urtaro hotzeneko itzal luzeak argilun kontraste bizia sortzen dute.
Goiz da, baita negua ere. Eguzkiak ezin du lanbro artetik sortutako ihintz izoztua urtu eta zuhaitzek garai hotzetako jantzi zurixkak daramatzate soinean.
Elektraindar kablea txabolaren gainetik igarotzen da. Bata betiko bizimodu geldoaren adierazle, bestea garai berriagoen erakusle. Biak nahasten dira baserrian.
Egurra eta harriz egindako etxaldea da. Nekazaritzarako erabilitako txabola da. Mendixka baten gainean dago. Negurako itxita dago. Gauza guzti hauek eta gehiago da eraikuntza apal hau.
Negua eskualde osora heldu da, izan mendi, izan baserri edo izan herri. Izoztuta gelditu dira basoak, zelaiak eta kaleak. Nahastutak daude alfonbra zuriak estaliak.
Zuhaitzak zuriz tindatutak esnatu dira. Tindu zuri eta hotza ez da ezezaguna. Urte oro gertatzen den zerbait, muinean idatzita daukate haren berri. Horrela izanda ere, mendialdea kale gorria iruditu behar zaie.
Baserrian elurra dago nonnahi. Abereek hobe dute etxe inguruan egotea. Bertan epel egon eta oparo jan ahal izango dute. Kanpoan ibiltzea abentura txikia da gaur bezalako egunetan.
Arroka erraldoiak forma finak ditu. Hegi zapalak eta garbiak ertz luzeek banaturik. Zerua baino ez dauka gainetik eta bere parean beste arrokazko punta gutxi batzuk baino ez dira ikusten.
Beldurra ematen du harrizko horman gora joatea pentsatzeak. Aldapa gogorrak, igoera ia bertikalak, elurra eta izotza nonnahi. Hobeto udararte itxarotea ingurune hauetan menturatzeko.
Mendi hegal malkartsuak, ebakita baleude bezalako aldapa gogorrekin, dira nagusi bailara honetan. Lur barneko indar ikaragarriek horrela suertatzea nahi izan dute.