Müstair (Suitza)
Arratsa heldu da eta etxeetako argiak goritzen jarri dira. Kanpoan berriz argia amatatzera jotzen du. Hodeiak iluntzen hasi dira eta zerua belzten.
Eguneko argazki bat
Müstair (Suitza)
Arratsa heldu da eta etxeetako argiak goritzen jarri dira. Kanpoan berriz argia amatatzera jotzen du. Hodeiak iluntzen hasi dira eta zerua belzten.
Müstair (Suitza)
Gaua heltzen ari da eta harana murgiltzen hasi da itzalean. Itzal handia, erabatekoa, biharko egusentia arte iraunduko duena.
Müstair (Suitza)
Horma bertikalean behera abiada bizian doa ura. Hari finen modura erortzen doa. Pinuen artean aurkitu du bide egokia. Zabala da saltoka jeisteko duen tartea.
Müstair (Suitza)
Betea dago ur putzua jeisten den urarekin. Ura eten barik dator goitik behera eta bortizki jotzen du lurra. Bere gardentasun purua apurtzen da apar artean orduan.
Müstair (Suitza)
Ura barra-barra erortzen da mendien gailurretatik. Elur eta izotza ez da faltako likidoa datorren lekuan. Udaberri edo udako beroa nabaritu eta saltoka eta zipriztinka hasten da. Jolasti hasten da aldapan behera jeisten.
Müstair (Suitza)
Alfonbra berde leuna eta samurra dirudi zelai honek. Inguratzen duten mendien itxura basati eta indartsuaren aldean, belardiak bigun ematen dute, erraldoiez inguratutako ipotxak.
Müstair (Suitza)
Ura azkar mugitzen da harrien artean. Uda erdiko argia eta landareen itzalen artean mugitzen da. Bere soinu eztiak belarriak goxatzen ditu.
Müstair (Suitza)
Uda da baina gailur altuenek elur printzak mantentzen dituzte. Ez da hau edonolako lekua. Mendiko haran bat, mila metrotik gora kokatuta, mendi erraldoiez inguratua eta aspaldiko ohitura eta hizkuntzari lotuta dirauena.
Müstair (Suitza)
Eraikuntzen soslaiak apenas ikusten dira nagusitzen ari den iluntasunean. Mendi haranak lotarako garaia du laster.
Müstair (Suitza)
Izan da udako egun argitsu eta epela, baina orain zerutik datoz azken eguzki printzak. Mendi magaletako pinudia dagoeneko iluntasunean murgilduta dago. Beraien profila ortziaren kontrara ederki nabaritzen dira.
Müstair (Suitza)
Arratseko garaia da eta itzalak argiak baino gehiago ikusten dira. Zeruko urdina da galduko den azken kolorea. Bestetik, itzalen beltza nagusi da eta, tartean, apenas nabari dira herri baten formak.
Müstair (Suitza)
Ilun dago dagoeneko. Gailurrak ere itzaletan murgiltzeko zorian daude. Magalak itxura iluna eta detailerik gabekoak bihurtu dira. Arrats oro gertatzen den errituala berriro heldu da.
Müstair (Suitza)
Eguzkia atseden hartzeko bidean dago. Urruneko gailurrak baino ez ditu berotzen. Harana, berriz, gauerako prestatzen hasia da.
Müstair (Suitza)
Müstair (Suitza)
Ortzimugan lurra eta zerua elkartzen diren leku hipotetikoa da. Ortzimugan bukatzen da zerua edo bertan hasten da? Izan ere amaigabea dela ematen du.
Müstair (Suitza)
Gurutze bat, bi gurutze, hiru gurutze. Metalezkoak denak eta ederrak itxuraz. Triptikoa osatzen dute. Familia baten historia gordeko dute. Aintzina batean izandako gertakari eta pertsonen oroitarri zoragarria bihurtu dira.
Müstair (Suitza)
Eserleku honetatik mundua ederragoa ematen du. Gora begira eta mendi tontorrak ikusten dira. Alde batean, baso zaharra hazten da. Bestean, berriz, harrizko pareta sendoak ageri dira. Jendetzarik ez dago. Naturaren morroitzan bizi eta igarotzen dira hemendik pertsonak.
Müstair (Suitza)
Leihoan zehar begirada galtzen da. Inguruko mendietan ibiltzen da maldak neurtuz, zuhaitzak behatuz eta beheko harana kontenplatuz.
Müstair (Suitza)
Inguru hauetako harrizko erraldoiek burugaina zurituta izaten dute urte osoan zehar. Lepotik behera baso itxietako zuhaitzez josten dituzte soinekoak. Burutik gora zerua dago soilik, hodeiez eta haize amaitezinez betea.
Müstair (Suitza)
Haran zabala, bere garaian glaziarrek zizelkatutakoa, gailur zuriz inguratutakoa. Mendialdean hazitako herri honek leku paregabean dago kokatuta.