Goizeko irudia (Morning picture)

Schwellbrunn (Suitza)

Itzal luzeak, goizeko eguzkia. Hodei luzeak, haizea goian.

Haizeak eramandako lanbroa (Fog dragged by the wind)

Schwellbrunn (Suitza)

Haize arinak aurpegia laztantzen digu. Gorago, baina, libre ibiltzen eta trabarik gabe ibiltzen da. Lanbroaren hodei alferrak gogoz eragin eta berarekin eramaten ditu bere bidai luzean zehar.

Baserri elurtua (Snowy countryside)

Schwellbrun (Suitza)

Paisai elurtua mendialdeko baserrian. Etxalde bakarti bat larre handiaren erdian, arbola soil batek lagundua. Inguruan basoa du, beraren zaindari. Eguzkiak lekuaren topografia margotzen du goizaldeko argiaren itzalekin.

Elurra eta eguzkiaren artean (Between the sun and the snow)

Appenzell (Suitza)

Goxo ageri dira etxeak eguzkiaren argipean, elurraren hotzenean murgildutak egonda ere.

Egun eguzkitsu elurtua (Snowy sunny day)

Schwellbrunn (Suitza)

Goizeko argiak inguru zuritua erakusten digu. Itzalak oraindik luzeak dira eta gaueko hotzak ez da erabat joan. Tarte urdinak eta hodei zuriak ditu zeruak. Egun ona datorrela seinale.

Elur zuri izoztua (White frozen snow)

Schwellbrunn (Suitza)

Negua ate joka dator eta elurra bidali du hori gogorarazteko. Zuhaitz ilunak tapaki zuri izoztuaz estali agertu dira goizez. Zelaietan kolore zuria nagusitzen da. Horrela da begiek atzeman dezaketen leku urrunenerarte.

Harana erdi-iluntasunean (Valley in half-shadow)

Appenzell (Suitza)

Zeruko argia erabat itzali aurretiko momentuetan, harana erdi-itzaletan, erdi-iluntasunean, murgildua ikusten da.

Etxeak, belardiak eta zuhaitzak (Houses, fields and trees)

Appenzell (Suitza)

Lauso ikusten da leihotik kanpoko paisaia. Aurretik pasatzen da belardi bat bestearen atzetik, etxeak han eta hemen agertzen dira, arbolak belardien ertzetan hazten dira.

Zuri-beltzezko paisaia (Landscape in B&W)

Appenzell (Suitza)

Zuria eta beltza nahikoak dira edertasuna transmititzeko eta ahoa zabalik uzteko. Hona hemen horren adibidea.

Treneko leihoa erakusleiho (Window train)

Appenzell (Suitza)

Treneko leihoak erakusleiho bezala funtzionatzen du gaurkoan. Eskualdeko paisaia gure begien aurrean igarotzen da, gure begi niniak eta gure gogoa kitzikatzen ditu.

Leihoko ikuspegia (View through the window)

Appenzell (Suitza)

Leihoan zehar mendi gailurrek sortutako zerumuga ikusten da. Arratsaldeko azken orduko eguzki argi leunak gailurren profil harrokatsuak margozten ditu. Muinoak, baina, itzalean sartuk dira dagoeneko.

Nasatik begira (Looking from the platform)

Appenzell (Suitza)

Zain gauden bitartean, denbora geldo igarotzen da. Gogoa laster hasi behar dugun bidaiera doakigu. Itxaronaldiaren ezinegona pasatzeko, inguruko paisaira begira jartzen gara. Baserri hiritartu, landu, honek mendialdeko misterioa gordetzen du. Etxeak aldapan gora eraikiak izan dira, lur basatia menperatu eta etxekotu nahiean. Horrela ere, goi lurretako basoek oraindik handitasuna gordetzen dute.

Arratsa nagusi (Sunset takes over)

Zurich (Suitza)

Arratsaren kolore bizi eta gorriztatua gailenduz joan da zeru osoa hartzera heldu arte. Lurretako detaileak galtzen doazen einean, zeruetako koloreak eta argi jokoak baino ez dira gelditzen gaua heldu bitartean.

Arratsaldeko ikuspegia (Evening view)

Zurich (Suitza)

Arratsalde honetan hodeiak dira nagusi zeruan. Argia gutxinaka ari da apaltzen eta inguruetako detaileak itzalen barnean galtzen hasiak dira.

Metalezko txori erraldoiak (Giant metal birds)

Zurich (Suitza)

Metalezko txori erraldoiak bare daude hangarrean aparkatuak, baina zeruan abiadura bizian doazela ozen egiten dute orro. Xamurki esnatzen dira. Lehenengo pausoak astiro eta pauso astunekin egiten dituzte pistetan zehar. Baina abiadura hartzen duten heinean, transformatu egiten dira. Ez dira metalezko tramankulu astunak, airea artezki nabigatzen duten belatzak baizik.

Aireportuko zeru zabala (Wide sky of the airport)

Zurich (Suitza)

Aireportuko eremu zabaletan zeruak eta zerumugak infinitoak izaten dira. Hegazkinek beraien leku naturalera joateko bide zuzena izaten dute, haiek zentruan jarrita pentsatuak daude.

Hegazkineko leihatila (Window of the plane)

Alpeak

Hegazkineko leihatila pantaila zoragarria da mundua behatzeko. Ikuspegi ezohikotik lurrazala behatzeko aukera ematen du.

Hodei itsasoa borborka (Boiling cloud sea)

Alpeak

Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.

Gailur elurtuak (Snowy summits)

Alpeak

Hodei itsasoaren artean ageri dira gailur gutxi batzuk. Garaienek soilik sar dezakete muturra, betiereko eguzkiaren eremuan. Beherago giro iluntzen duen arren, bertan eguzki-argi purua nagusi da.

Mendiak oztopo (Mountains are obstacle)

Alpeak

Hodeiak heldu dira mendikateraino eta ezin aurrera jarraitu gelditu dira. Horrek moldatzen du lekuko haranen klima. Hemen goian, baina, klima hotza eta haizea da.