Alpeak hegazkinetik (Alps from a plane)

Alpeak

Hegazkinaren leihoak bestela ikusteko zaila diren paisaiak ikusten uzten digu. Inpresio handia egiteko moduko ikuspegi aparta daukagu alpeen gainetik hegan egitean. Garai batean oztopo ia gaindiezina zena aisa igarotzen da airean milaka metrotan hegaz eginez.

Erliebe garratza (Harsh relief)

Alpeak

Elurrak leuntzen duen arren erliebea garratza da mendikate garaietan. Haizeak, hotzak eta elurrak harrokari forma gogorrak ematen diote. Garaiera handietako eremuen misterioari gehituta leku magikoa osatzen dute.

Hodeiak, harroka eta elurra (Clouds, rocks and snow)

Alpeak

Gailurren ertz zorrotzek argiak eta itzalak banatzen dituzte. Elurra, baina, goi mendi osoan zehar hedatzen da. Hodei xumeek, berriz, harrokazko kolosoak ukitzen eta miazkatzen dituzte.

Hodeiak eta mendiak (Clouds and mountains)

Alpeak

Hodeiak haranen gainean metatzen dira, gailurrak inguratuz eta behetik begiratuz. Oztopo ere badute harrizko mendi erraldoiak eta beraien artean mugitzera derrigortuak daude.

Gailur zurituak (White summits)

Alpeak

Mendikate altua eta zurituako gailur garaietan pilatzen da elurra. Hodeien gainetik burua ateratzen duten gailur berek. Beherago kokatzen diren bailaratan kolore berdexka da nagusi. Naturak bere lekua berreskuratzen duen seinalea da hori.

Ur soilaren indarra (Force of bare water)

Isla (Espainia)

Olatu indartsuek kostaldeko harrokak besarkatzen dituzte beraienganaino heldu eta zakar kolpatzen dituztenean. Apar zuria sortzen dute talkan. Airean gora egiten dute. Harrokaren gainazala kolpatzen dute. Zuloak sortu eta zabaltzen dituzte. Ur soilak badauka nahikoa indar harria eraldatzeko bere etengabeko jarioari esker.

Iluntzear dagoena (Getting dark)

Isla (Espainia)

Ilundu du dagoeneko. Paisaia itzalekin osatuta dago. Ur gainazalean soilik metatzen dira argi isladak. Ez da argi izpi nahikorik gelditzen objektuen formak betetzeko. Gabon esateko une egokia da.

Itsasadarreko ur nahasiak (Mixed waters of an estuary)

Isla (Espainia)

Itsasadarrean urak nahasten dira. Ibaiko ur korronteak bere beherako bidea etenda ikusten du itsasoko olatu eta korronteengatik. Urak itxura lasaia ematen badu ere, korronteek etengabe mantentzen dute urazal azpia mugimenduan, bor-bor ia ikustezinean.

Argiluna goian eta behean (Light and shadows above and below)

Isla (Espainia)

Azken errainuek hodeiei gorpuzdura eta bolumen sentsazioa ematen diete. Itzalak dagoeneko nonahi dira ikusgai, paisaian nagusitu dira. Soilik zeruan ikusten da hodeien artetik heltzen den argi zantzuren bat.

Euri hodeiak (Rain clouds)

Isla (Espainia)

Euri hodeiak zeruan nagusitzen hasi dira. Oinarrian ilun, bertikalean hazten dira, dorre zuriak osatu arte. Hezetasuna metatzen ari da eta gutxi behar du kondentsatzeko eta euri modura mara-mara erortzeko. Eguzkia ere ahul ageri da bapore poltsa hauen artetik ikusita.

Hondartza ondoko etxebizitzak (Houses near the beach)

Santoña (Espainia)

Hondartza lehenengo eta berehala etxe multzoak hasten dira. Zerura luzatzen den eraikuntza nabarmentzen da. Apartamentuek itsasoaren ikuspegi pribilegiatua dute, inguruko beste ezerren konpetentziarik gabea gainera.

Kaio taldea hondartzan (Seagulls in the beach)

Santoña (Espainia)

Kaio taldeak arratsaldeko haize kirriak zer dakarren zain dago. Ufadek olatuen gainak harrotzen ditu eta itsas hondoak nahasten dituzte. Muskuiluak edo landareak hondartzaraino heltzen dira nahaspila barnean eta hegaztiak prest daude haiek harrapatzeko.

Itsasertzeko harrizko erraldoia (Stone giant of the coast)

Santoña (Espainia)

Harrizko erraldoia itsas ertzean gelditu da izoztuta, itsasoari altuera handietatik begira baina mugitu ezinda, bere olatuen eta itsasaldien menpe. Handia eta gogorra ematen du baina aurrean duen erraldoia ez da ahulagoa eta nekaezin aritzen da bere karearrizko paretak higatzen.

Itsas ondoko pasealekua (Near sea promenade)

Santoña (Espainia)

Itsas ondoko pasealekuan kostalde bikaina ikusten da. Itsas barruraino heltzen diren mendiekin josia, kantabriar itsasoaren olatuz beteriko uretan sartzeraino.

Arratsaldeko argi printzak (Evening light rays)

Cardano (Italia)

Arratsaldeko azken argi printzetan gorria nagusitzen da. Udazken beteko koloreekin bat egiten du. Gure inguruak edertzen dituzte eguneko azken momentu horiek.

Arratsa heltzeko dago (Sunset to come)

Cardano al Campo (Italia)

Arratsa heltzear dago eta arbolen kolore gorrixka eguzkiaren argi leunarekin nahasten da. Herriko etxe eta eraikuntzak urre koloreko arbolek zainduak ageri dira. Tokiaren edertasuna biderkatuta gertatzen da.

Lanbroa heltzen (Coming fog)

St. Gallen (Suitza)

Lanbroa heltzen ari da hirira. Pixkanaka ezkutatzen ditu inguruko basoak, gero etxeak, kaleetara eta errepideetara heldu arte. Irentsi bezala egiten ditu, tapaki lodi batean ezkutatu.

Behe lainoa (Fog)

St. Gallen (Suitza)

Behe lainoa haranaren hondoan zabaltzen hasi da eta maindire zuriaren azpian estali ditu basoak eta zelaiak. Bailara pixkanaka desagertzen ikusteak harridura eta halako emozioa, zirrara, sortzen du.

Zurezko kai txikia (Wooden small quay)

St. Gallen (Suitza)

Zurezko kai txikia ezin hobea da atseden hartzeko eguzkitan eserita. Udazken garaian igeri egiteko sasoi ona ez da, baina oraindik posible da lekuaz gozatzea. Turistaren bat edo beste ikusten da.

Baserri ordenatua (Countryside in order)

St. Gallen (Suitza)

Noiz eta zergatik ekarri zuten hona etxalde hau? Baserrian bizitzeko desira izango al zen? Bizimodua ateratzeko modu profitagarri hutsa? Paisaian asentatuta dago orain, bere edertasunaren parte ere.