Harrizko kolosoa (Stone colossus)

Flims (Suitza)

Harrizko kolosoa, erraldoia. Kareharria hazten da koral txikien metaketa etengabearen ondorioz, bizitzaren jarraitasunaren ondorioz. Lurbarneko indar telurikoek harkaitza altzatzen du zeruetarantz.

Haitzan goian (Up in the rock)

Flims (Suitza)

Mendian goian gailurra, haitzan gora zuhaitzak. Zerua ikutzen, haizeari aurre egiten.

Alpeetako erraldoiak urrunean (The giants of the Alps in the back)

Flims (Suitza)

Urrunean alpeetako erraldoiak altxatzen dira. Ortzimuga beren profil apurtuarekin urratuz eta hodeiekin nahastuz.

Basoa zeruari begira (Forest looking at the sky)

St. Gallen (Suitza)

Mendialdea Alpeetako mendi garaien magaletan pinudi zabalez eta larre berde ondo zainduez osatua dago. Behiek eta ahuntzek ibiltzen dituzte leku hauek. Eguzki epel baten pean leku ezinhobea da arratsalde atsegina igarotzeko. 

Baserriko paisaia (Countryside landscape)

St. Gallen (Suitza)

Basoa pixkanaka desagertzen doa muinoaren atzean. Zelaiaren atzean basoa. Etxe ondoan natura etxekotua, urrunago basatia. Biek batera sortzen dute baserriko paisaia. 

Zelaia eta arbola bakanak (Field and trees)

St. Gallen (Suitza)

Zelaia eta arbola bakanak eguzkiaren kontrara, baserri inguru zaindua eta polita. 

Baserri ingurua eta kaleko argia (Countryside and street light)

St. Gallen (Suitza)

Baserri ingurua eta kaleko argia. Erabateko kontrastea. Modernitatea edonora heldu behar delaren adierazle. Arriskuarekin aurrerapide itsua izatea. 

Mendialdeko irudia (Mountain town)

Speicher (Suitza)

Mendialdeko herrixkek beti xarmangarriak izaten dira. Suitzan bereziki. Arkitektura berezia edukitzeaz gain, hemen kaleak eta etxeak txukun-txukun izaten dira, postale baterako modukoak. 

Hodei zuriak zeru urdinean (White clouds in the blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Udazken hasierako zeru urdina hodei zurientzako fondo ederra da. Eguzkiaren laguntzaz, beren argiguneek eta itzalek margo dotorea osatzen dute. 

Pinu basoa (Pine forest)

St. Gallen (Suitza)

Pinu basoak natura gure atera ekartzen du. Baina ez da baso etxekotu bat baino. Txikia hedaduraz, animaliz hustua eta gizakiak landua. Hala ere, arnasgunea da eta paisaia biziberritzen du. 

Zeru urdina (Blue sky)

St. Gallen (Suitza)

Arratsaldeko momentu lasai bat bizitu dugu zeruari eta larre berdeei begira. Eguzki sartzea gertu dago eta argiaren epeltasunaz gozatzeko momentua da, gauaren itzal luzeak etorri aurretik. 

Larrea, zerua eta hodeiak (Field, sky and clouds)

St. Gallen (Suitza)

Larre berdea, zeru urdina eta hodei okertuak. Edozein lekutan aurki daitekeen paisaia, hala ere ez da inoiz aspergarria ikusteko. 

Zeru oskarbia eguzki sartzean (Cloudless sky at sunset)

St. Gallen (Suitza)

Zeru oskarbia eguzki sartzeaz hobeto gozatzeko. Hodei bakanek azken argi izpiak, printxa laranjadunak, iragazten dituzte.

Kaleko argi ilara (Line of street lights)

St. Gallen (Suitza)

Zerua arratsaldeko azken argiekin ageri da, gorri-laranja eta urdin ilun. Gaua hurbil, kaleko argiek bete behar dute eguzkiaren lana. Gauza bera ez bada ere, ilunabarraren tarte honetan edertasuna nagusi da.

Komentua (Convent)

St. Gallen (Suitza)

Komentu honetan mojak bizi eta lan egiten dute. Baratzeko fruitu eta barazkiak produzitzen dituzte eta goxokiak prestatu. Horrelakoa da beraien bizitza eta horrela ematen diote inguruari. 

Gau ondoko argia (Sunset light)

St. Gallen (Suitza)

Zeruak gorriturik esaten digu bihar arte. Baina ez da lotsa, arratsaldeak egiten digun agur zerutiarra baizik. 

Horma gora eta behera (Up and down wall)

St. Gallen (Suitza)

Horma muinoan gora eta behera doa. Parean arbola hazi zaio baina ez dio inporta. Ate estu batek soilik apurtzen du bere bidea. 

Monastegia (Monastery)

St. Gallen (Suitza)

Eraikuntzok monastegi baten parte dira. Lorategia eta ortuaz inguratua. Zelai txukun-txukunak atzean eta aurrean. 

Arratsalde lasaia, ur geldoak (Quiet afternoon, quiet water)

St. Gallen (Suitza)

Arratsalde lasaia, ur geldoak. Uhinek borobilak marrazten dituzte gainazalean. Arratsaldeko eguzki errainuak arbolen goiak ferekatzen dituzte ortzimuga behean desagertu baino lehen. 

Zuhaitzen soslaia (Profile of the trees)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren urdinak irudikatzen ditu zuhaitzen soslaia. Eguzkiak pixkanaka desagertzera jo du eta zerua ere hasi da iluntzen, arratsaldeko kolore gorrixkak erakusten duelarik.