Izotza eta lanbroa nagusi (Ice and mist everywhere)

Appenzell (Suitza)

Adar zuriak zuhaitzen neguko jantzi. Lanbroak eta hotzak ehundutakoa.

Zuhaitz biluzien anatomia (Anatomy of a naked tree)

Appenzell (Suitza)

Zuhaitz biluzien anatomia ikusgai dago neguan. Honako hau, gau hotzetan sutondoan gozatzeko egurra ondoan daukala. Hurrengo urtean egur pilan buka dezake berau.

Herria elurretan (Snowy town)

Appenzell (Suitza)

Appenzell aldeko herriak lotan bezala daude neguaren erdian. Elurrez inguratuta egonda, lanbrodun egunetan leku hoberena etxe barnean epel.

Basoa magalean (Forest in a slope)

Appenzell (Suitza)

Basoa muino baten magalean irudian. Trenaren urrunetik zuhaitzak erraldoiak dirudite ondoko etxearen parean. Lanbroak eta elurrak misterioa gehitzen diote irudiari.

Appenzelleko mendi bailara (Mountain valley in Appenzell)

Appenzell (Suitza)

Lasaitasunerako momentua da bidaia. Pentsamenduak erraz dariote eta gogoa lasai dirau. Bitartean treneko leihotik, goxo-goxo eserita, kanpoko paisai elurtua ikusten da.

Etxea eta zuhaitza elurrean (House and tree in the snow)

Appenzell (Suitza)

Elurra nonahi, eta bapatean etxe bat. Arbola handia, zaharra ondoan duela. Paisai landu bat. Gizakiak naturari itxura eman duen lekua hemen.

Garai hobeagoen zain (Waiting for better times)

Appenzell (Suitza)

Bi zuhaixka hostoz biluztuak belardi elurtu batean. Garai hobeagoen zain.

Paisai elurtua Appenzellen (Snowy landscape in Appenzell)

Appenzell (Suitza)

Paisai elurtua Appenzelleko baserrian. Belardiak hesiek banatuta eta etxe soila mendixka baten gailurrean. Zuhaitz biluztuak ere, abarren iluna elur zuriarekin kontrastea eginez.

Hesien joku geometrikoak (Geometric games of the fences)

Appenzell (Suitza)

Elurrak zelaiak estali ditu. Elur gehiago ere etortzeko dela ematen du. Hesien ilunak elurraren argiaren gainean joku geometrikoak egiten ditu.

 

Pinudi elurtua (Snowy pine forest)

St. Gallen (Suitza)

Pinudiak elurtuak otsailean. Negu betean ez da irudi ezohikoa Suitzako mendialdean.

Begiratoki elurtua (Snowy viewpoint)

Davos (Suitza)

Begiratoki bat gailurrean. Ez da oso erabilia eguraldi honekin. Sasien gainean eta hodeien azpian, dena zuri agertzen da. Lanbroa doazenean, baina, ikuspegi zoragarria izango da.

Eskialarientzako mendia (Mountain for skiers)

Davos (Suitza)

Eski estazioaren telesillak eta jatetxeak bisitariaren zain. Eskialariak gora eta behera doaz etengabe. Eguna joango den beldur. Gu lasai jatetxean eseri eta leihotik paisai zoragarriaz gozatzen.

Zuria nonnahi (White everywhere)

Davos (Suitza)

Mendien goiak elurrez beteak. Harria ilun ageri da elurpean han eta hemen, kontraste bakarra emanez. Zuria nonnahi.

Gailurretara bisita (Visit to the summits)

Davos (Suitza)

Mendi goietara bisita egiten. Jaka lodia jantzita, txano lodia soinean. Bertan gailur elurtuak eta lanbro bihurtutako lainoen ferekak espero gintuen.

Ilunabarra Davosen (Twilight in Davos)

Davos (Suitza)

Arratsaldearen azken argi izpiek elurrak zuritutako gailurrak eta mendi magalean gora nekez doazen basoak argitzen ditu. Herrian, bailararen behekaldean, argi artifizialek kaleei gaueko giroa egokitzen die.

Pinudi elurtuak (Snowy pine forests)

Davos (Suitza)

Paisai elurtu hau eskialarien paradisu bat da. Aldapetan gora eta behera egun osoan ibili eta ondoren Davos herri kosmopolitan erlaxatzeko aukera dago. Ordainduta noski, izan ere Suitzako mendi turismoa ez da merkea.

Lurrina (Vapour)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitz bik ubidea sortu. Mendi iturri hotzetako ura daroa errekak. Itur beroaren ura errekaren ur hotzarekin nahasten da hemen. Lurrina sortuz.

Arroilaren besarkada (The hugh of the brook)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitza urtetan zehar higatuz joan da. Orain harrizko paretek erreka inguratzen dute, iluntasunean kulunkatuz.

Harkaitzen besarkada (Rock hug)

Pfäfers (Suitza)

Gaur bezalako egun euritsuetan ura barra-barra erortzen da harri paretetatik. Bi harkaitzak elkar besarkatzera heltzen dira. Haitzuloa sortu arte.

Harkaitzetan preso (Between rock walls)

Pfäfers (Suitza)

Harkaitzak preso hartzen du erreka. Ilun dago eta zuhaitzak ezin dira hemen hazi.