Höher Kasten (Suitza)
Kotoizko itxaso biguna eta goxoa ematen dute hodeiek gainetik ikusten dutenei. Behetik bestelako itxura ematen dute. Sabai iluna eta mehatxagarriaren itxura dauka, euria eta ospela dakarren kartzela bat.
Eguneko argazki bat
Höher Kasten (Suitza)
Behe hodeiak haranetan pilatzen dira aire hotzari jarraiki. Mendi gainak berriz eguzki argitan distiratusu ageri dira. Laino artetik agertutako gailurrak dira edo itsasoak inguratutako kostaldeko labarrak?
Höher Kasten (Suitza)
Haranak hodei trinkoen itzalpean daude eta gailurrak baino ez dira ikusten. Lanbroak dena estaltzen du.
Höher Kasten (Suitza)
Hodeiek lautadak estaltzen dituzte. Zerumugaraino hedatzen dira eta behe aldeko baserria eta goialdeko mendialdea banatzen dituzte. Alfonbra zuri bigun batek banatzen ditu.
St. Gallen (Suitza)
Enbor luzeak eta sendoak hazten dira bata bestearen ondoan, bata bestearen atzean.
Flims (Suitza)
Pinu bat dago baso baten erdian. Enbor zuzen eta luzea dauka. Tarteka adar bat edo beste ditu. Zenbait hosto ilun eta finez beteak daude. Beste batzuk biziz lehortutak daude. Nekez banatzen dira enborretik hazten diren heinean. Nahiago dute beraien burua erortzen utzi enbor amatik hurbil.