St. Gallen (Suitza)
Elurra barra-barra pilatu da azkenengo egunetan. Orain zelaiek itxuraz erabat aldatu dute. Lehengo alfonbra berde jarraitua, oraindik uniformeagoa den estaldura zuria dauka.
Eguneko argazki bat
St. Gallen (Suitza)
Zelaiak maldan gora igotzen dira mendixkaren tontorreraino. Behiek eta ardiek zortea dute. Leku franko utzi zaie janari egokia aurkitzeko eta lasai ederrean ibiltzeko. Gelditzen diren zuhaitz bakanek, baso erabat txikituek, bestelako bizidunei egiten diete arreta, bada, abereak ez diren basapiztiei.
St. Gallen (Suitza)
Jende pila elkartu da lerei hautsa kentzeko. Elur erori berria ederra da ipurdi gainean aldapan behera irristatzeko. Txikiek maite dute gehien, hezurrak eta artikulazioak malguak eta bigunak bait dituzte oraindik. Nagusiagoek nahiago beheko muturrean itxarotea, abiadura bizian nola etortzen dira ikusten.
St. Gallen (Suitza)
Elurra zuria da. Zerua baita ere. Beste dena beltza da bien argitasunaren aurrean. Adar lodiek egitura sortu eta adaxkek han eta hemen sortzen dira zuhaitzaren gorputza betez. Hostoak falta dira izakia osorik izateko. Horiek eguraldia hobetzen den heinean helduko dira. Urtaro berria ekarriko dute beraiekin batera.
St. Gallen (Suitza)
Beirate galanta daukaten etxeok ikuspegi desiragarria dute oso. Kanpotik begiratzea ere gozamena da. Lerdentasuna dario lekuak bere diseinu garbiarekin.