Udaberriko haizea (Spring wind)

St. Gallen (Suitza)

Haizeak lainoak mugitzen ditu, garraiatzen ditu. Arbolaren adarra berriz balantzaka jartzen ditu eta bere hostoak dantzan.

Adarra eta argia (A light and a branch)

St. Gallen (Suitza)

Argi bat bidea ikusteko. Arbola baten adar mamitsua itzala emateko. Zerutik gaur eguzkiaren gogorrak eta haize printzak etortzen dira. Itzala estimatuko da gehiago momentuz.

Etorri da udaberria (Spring came)

St. Gallen (Suitza)

Dagoeneko izotza eta elurra joan dira. Etorri dira eguzki beteko egun luzeak. Heldu da udaberria beste urte batez.

Udaberri sasoia (Spring time)

St. Gallen (Suitza)

Zelaiak belar altuz bete dira. Zeruan euri hodei ilun maldurrak dira nagusi. Iparreko haizeak gogor jotzen du. Udaberria sasoi betean dago.

Hazi multzoak (Seed bunchs)

St. Gallen (Suitza)

Zerealen familiakoa izango al da landare hau? Labore bat izango al da? Haren itxura berbera dauka. Belarren artean eta gainetik ikusten dira hazi multzo horiek, haizearen menpe kulunkan.

Ahuntza jaten (Eating goat)

St. Gallen (Suitza)

Joarea eta bizarra jantzita daramatza ahuntzak. Bitartean sastraka baten lehenengo hostoak dastatzen hasia da. Luze doa fresko jan zuen azkenengo aldia. Gogoz hartuko zuen, neguaren gogorra eta gero.

Ahuntza jateko bila (Goat looking for food)

St. Gallen (Suitza)

Txoko guztietan bilatu behar du jatekoa animaliak. Enbor artean sartu du burua. Ematen du nekez aurkituko duela zer jan. Baina berak hobeto daki. Hor nonbait usainduko zuen kimu freskoren bat gordeta.

Ahuntz baten zangoa (Leg of a goat)

St. Gallen (Suitza)

Hanka lirain bat enbor gainean jartzen da gorputza gora bultzatzeko bidean. Ilea leuna eta zuria da. Apatx bikoitza fina. Belauna gogorra.

Adarrak belztutak (Darkened branches)

St. Gallen (Suitza)

Zeruaren argiak adarrak belzten ditu. Zeruaren kontra ikusten dira arbolaren puntak. Argi-kontrara ikusi ere.

Erreka ohea (Spring bed)

St. Gallen (Suitza)

Erreka ohea ur korrontearen historia eta istorioak biltzen ditu. Jasotako sendimentakinak pilatu eta gorde egiten dira. Ahaztutako edo galdutakoak biltzen ditu. Bere inguruaren jasoleku bihurtzen da. Baita ere, urazpiko bizilagunei eskaintzen die egonleku berria.

Uhin txikiak (Small waves)

St. Gallen (Suitza)

Ura motel darraio bere bideari, beti aldapan behera. Uhin txikiek erakusten dute bere mugimendua. Bidean aurkitzen dituen oztopoen inguruan ibili eta bideari eusten dio.

Islada apetatsuak (Capricious reflections)

St. Gallen (Suitza)

Ur korrontea ikusezina al da? Ez beti. Uhinek formak irudikatzen dituzte ur gainazalean. Argia iragazten dute modu apetatsuan.

Ura bor-borrean dago (Water boiling)

St. Gallen (Suitza)

Ura bor-borrean dago. Erreka goitik behera doala, putzua irakiten jartzen du.

Itxura ederreko ur-jauzia (Elegant waterfall)

St. Gallen (Suitza)

Ura jausten den bitartean aparretan blaitzen da. Aparrak azkar eta sarri aldatzen du itxuraz. Bere tolesdurek diseinuzko jantzi baten antzera janzten dute. Ur-jauziak itxurra ederra du.

Udaberriaren zain (Waiting the spring)

St. Gallen (Suitza)

Hostoen faltak arbolaren egitura agerian uzten du. Adar mehe okerrak ikusten dira nagusiki. Faltan dituen adarrak ere ageri dira. Laster barru beteko dira adar txikienak hosto berde eta freskoz.

Negua udaberria denean (When winter goes spring)

St. Gallen (Suitza)

Eguna oskarbi dago. Eguzkiak barrutik eta kanpotik berotzen du. Negua bukatzen ari da azkenengoz. Zuhaitzen adarrak beteko dira bizitza jaio berriz aurten ere.

Arbola belardian (Tree in field)

St. Gallen (Suitza)

Gelditzen da soilik arbola bat, garai batean lekuan egongo zen basoaz. Belardi zabal batek ordezkatzen du. Behiei eta ardiei jaten emateko aproposa du. Hala ere, jatorrizko basoaren itzal tristea baino ez da naturan bizi direnen izakientzat.

Zura edo egurra? (Wood or log?)

St. Gallen (Suitza)

Pilatuak gelditu dira zurezko paletak beraien zeregina bukatu denean. Hurrengo lanen baterako balioko dute edo surako egurra bihurtuko al dira hurrengo neguan?

Belar metak edo bolak (Grass balls)

St. Gallen (Suitza)

Belar lehorra zilindrotan bildu eta plastiko barruan gorde erdoiltzen den arte. Idei honek baserriko lanetara gelditzeko etorri zen. Bola itxurako belar meta hauek edonon ikus daitezke gaur egun.

Hodi zahar bi (Two old pipes)

St. Gallen (Suitza)

Txorrota bi, iturri bi, uraren freskotasunaz gozatzeko. Ur gardena iturritik jario eta putzu ilunean galtzen da. Mendietatik zuzenean jeitsitako ura jaso eta etxe atariraino ekartzen dute hodi zahar hauek.