Dubai (UAE)
Abiadura bizian ibiltzen dira eraikitzen leku honetan. Basamortuari lekua kentzeko behar handia sentituko balute bezala.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Zain gauden bitartean, denbora geldo igarotzen da. Gogoa laster hasi behar dugun bidaiera doakigu. Itxaronaldiaren ezinegona pasatzeko, inguruko paisaira begira jartzen gara. Baserri hiritartu, landu, honek mendialdeko misterioa gordetzen du. Etxeak aldapan gora eraikiak izan dira, lur basatia menperatu eta etxekotu nahiean. Horrela ere, goi lurretako basoek oraindik handitasuna gordetzen dute.
Zurich (Suitza)
Metalezko txori erraldoiak bare daude hangarrean aparkatuak, baina zeruan abiadura bizian doazela ozen egiten dute orro. Xamurki esnatzen dira. Lehenengo pausoak astiro eta pauso astunekin egiten dituzte pistetan zehar. Baina abiadura hartzen duten heinean, transformatu egiten dira. Ez dira metalezko tramankulu astunak, airea artezki nabigatzen duten belatzak baizik.