Hodeiak eta mendiak (Clouds and mountains)

Alpeak

Hodeiak haranen gainean metatzen dira, gailurrak inguratuz eta behetik begiratuz. Oztopo ere badute harrizko mendi erraldoiak eta beraien artean mugitzera derrigortuak daude.

Udazkena ate zahar aurrean (Autumn at the old door)

Liérganes (Espainia)

Pixkanaka neguko hotza eta iluntasuna gailentzen ari dira. Landareetako hosto lehorrak euriak utzitako putzuetako urarekin nahasten dira.

Belztutako maila (Blackened step)

Liérganes (Espainia)

Belztutako gainazalak eskailera maila denbora luzean erabilia izanaren seinalea da. Harri lausa lan fina da. Etxe barrura sartu baino lehenagoko azkenengo pausoa bertan egin behar da. Luzaroan egongo da aterako sarrera errazten. Horrela lortu du adintze prestua izatea.

Egitura xumea (Humble structure)

Liérganes (Espainia)

Azpiegitura xumea baina estilosoa dauka herri txiki honek. Gaur egun, zaila da ulertzea izango zuen zioa. Itxura apala dauka baina diseinuak handitasuna dauka. Simetriak eta diseinu garbiak ditu ezaugarri aipagarrienak.

Harrizko etxearen aurrea (Front of a stone house)

Liérganes (Espainia)

Harrizko etxe tradizional honek aurpegi hoberena ematen du. Horma gainazala garbia eta harri tarteak ondo zainduak dauzka. Fronteko paretan zurezko ate zurruna, leiho zulo txikiak eta balkoi sinplea baina elegantea ageri ditu. Gainera, ate ondoan landare bilduma dotorea jarria dago. Detaile guztiak bere itxura edertzeko jarriak daude.

Balkoiaren liraintasun umila (Humble elegance of a balcony)

Liérganes (Espainia)

Zurez egindako balkoi luzeak kalearen ikusmira ederra eskaintzen du. Kaletik hura begiratzea gogoa goxatzen du ere. Ohol luze eta lirainak elkartuz apaingarri lerdenak osatzen ditu. Handitasun xehea. Liraintasun umila.

Etxe baterako sarrera atea (Entrance door to a house)

Liérganes (Espainia)

Etxerako sarrera ateak denbora luzez eman du sartu-irtenak zaintzen. Dotoretasuna soberan daukan. Zurezko ate sendoak eta metalezko hesi nobleak lekua babestu dute denbora luzez.

Aparra, ura eta olatuak (Foam, water and waves)

Isla (Espainia)

Aparra ura eta olatuekin nahasten da. Hemen apar amarauna ur gainazalean nagusi da. Han, berriz, olatu tontorrak irmoki kostaraino bidaiatzen dira, eztanda zuri batean amaitu arte.

Itsaso mugitua (Sea in movement)

Isla (Espainia)

Itsasoa mugitua dago. Ez dago sosegurako tarterik. Higidura etengabekoa da. Ura zanbuluka dabil, haizearen mende, urruneko uren bultzaden mende.

Aparrezko dorre zuria (White tower of foam)

Isla (Espainia)

Harroka artean jotzen du olatuak. Aparra forma gabeko dorre zuri baten modura altxatzen da. Kostarako bidean, norabidea galdu duela ematen du.

Olatuen leherketa (Breaking waves)

Isla (Espainia)

Olatuak lehertu eta lehertu egiten dute harroken kontra. Dakarten indarra bapatean hustutzen dute kostaldean. Horrek zizelkatzen ditu itsasertzak, hemeki-hemeki.

Zipristin zuriak harriaren kontran (Splashes against the rock)

Isla (Espainia)

Beste egun bat esnatu da. Zerua ez da garbitu baina orain olatuek eta haizeak indar osoan ari dira. Harrien kontra lehertzen dira apar batean olatuak. Zipristin zuriak harriaren ilunari gailentzen zaio.

Gaueko lehen uneak (First moments of the night)

Isla (Espainia)

Hodei frontea ari da heltzen kostaldera. Euri frontea bihur daiteke ere laster. Beherago iluna ari da nagusitzen. Inguruko muinoen eta harroken detaileak itzalen artean galtzen ari dira. Urrunera begira mendien profila eta hondartzako hare zuria baino ez da bereizten. Gaueko lehen uneak heldu dira.

Argiluna goian eta behean (Light and shadows above and below)

Isla (Espainia)

Azken errainuek hodeiei gorpuzdura eta bolumen sentsazioa ematen diete. Itzalak dagoeneko nonahi dira ikusgai, paisaian nagusitu dira. Soilik zeruan ikusten da hodeien artetik heltzen den argi zantzuren bat.

Harroka beltzak (Black rocks)

Isla (Espainia)

Kontraste ederra dago harearen forma leunak eta ertz beteriko harroken itxura konkortuen artean. Harroken ertzak zorroztuak mantendu arazten dituen urak eta gatzak, erabat aldatu dituzte harrien formak. Hare gainetik agertzen direnak higatuz joan dira eta uhinen eragin etengabearen pean, kolore beltza hartzen dute ere.

Euri hodeiak (Rain clouds)

Isla (Espainia)

Euri hodeiak zeruan nagusitzen hasi dira. Oinarrian ilun, bertikalean hazten dira, dorre zuriak osatu arte. Hezetasuna metatzen ari da eta gutxi behar du kondentsatzeko eta euri modura mara-mara erortzeko. Eguzkia ere ahul ageri da bapore poltsa hauen artetik ikusita.

Ura, harea eta harroka triptikoa (Water, sand and rock triptic)

Isla (Espainia)

Hondartza honetako triptikoa ura, harea eta harroka osatzen dute. Uraren joan-etorriak harea non pilatzen den moldatzen du. Harrokak estatuak bailiran bere tokiari eusten diote baina ezin diote hareari bere inguruan pilatzen galerazi. Ezkutatu arte pilatuko ote da? Bainulariek eskertuko lukete.

Ura eta harea nahasten deneko tokia (The mixing place of water and sand)

Santoña (Espainia)

Ura eta harea nahasten delarik sortzen da hondartzako lekurik xamurrenak. Zeharo egokia paseoa edo korrikaldia egiteko edo besterik gabe itsasoko mugimenduari begira esertzeko.

Aparra eta uhinak (Foam and waves)

Santoña (Espainia)

Hare busti eta leunak olatuen formak gordetzen ditu. Aparra bere gainean gelditzen da, urak itsasoak emandako indarra galtzen duen neurrian. Magia hau itsasbeherarekin etorri eta joan egingo da.

Uhinaren amaiera (End of the wave)

Santoña (Espainia)

Arratseko argipean itsasoko uraren azken indarrak, bukaerako bulkadak, leun-leun hedatzen du hondartzaren hare leunaren gainean. Bueltan, berriz, berarekin ekarritako bidailagunak uzten ditu. Direla oskolak, dela apar zuri arina, atzean uzten ditu.