Turistak euripean (Tourists under the rain)

Berlin (Alemania)

Jendea erakartzen duen lekua dugu hau. Irudiak atera ari dira bisitariak, euripean ere. Inork ez du aukera galdu nahi, eguraldia petralpean bada ere.

Plaza ezaguna (Known square)

Berlin (Alemania)

Europako txoko ezaguna izan da hau urteetan zehar. Historia handiaren puxka garrantzitsua hemen inguruan kokatua da. Sinbolo indartsua eta memoria on eta txar askoren iturria.

Harri koskorra goroldio gainean (Peeble on moss)

St. Gallen (Suitza)

Harri koskorra goroldio gainean pausatuta. Itzal beltza luzanga. Naturaren erretratu xumea. Bere indarra sinpletasunean datza.

Animali liluragarri baten profila (Profile of a marvellous animal)

St. Gallen (Suitza)

Lepo luzea eta atzerantz kurbatutak, buru luzeari hasiera ematen dio. Bukaeran moko zabala hazten da, maskara beltz batez inguratua. Honelakoa da animali liluragarri baten profila.

Beltxarga garbitzen (Swan cleaning)

St. Gallen (Suitza)

Kolore zuri distiratsuzkoak ditu lumak beltxarga honek. Kontu handiz garbitzen ditu. Lepo luzea tolestu eta mokoa lumen azpian sartzen du. Pixkanaka kentzen ditu luma zaharrak berriei lekua uzteko.

Janari bila (Seeking food)

St. Gallen (Suitza)

Noizean behin burua urazpian sartuz dabil igerian beltxarga. Gosea asetzeko beharrak eramaten du horretara. Uretan bizi den animaliak gestu hau sarri egin beharko du egunean zehar, ura bere bizilekua eta janaren iturria bait da.

Udako eguna (Summer day)

St. Gallen (Suitza)

Egun egokia zen paseatzera irtetzeko. Udako eguzkiak gogor jotzen zuen, tenperatura epela, festa eguna. Denak laguntzen zuen eta gogoz aprobetxatu egin genuen.

Porlanezko eskilarak (Concrete staircase)

Appenzell (Suitza)

Eskilarak porlanez eginak, harri artifizialean zizelkatuak, sendoak, iraunkorrak. Eraikuntzaren egiturari atxikitzen dira. Hura osatzen dute.

Bidexka estu zuria (Narrow and white path)

Appenzell (Suitza)

Lurrezko bidexka estu eta zuria aldapan gora eta behera egiteko.

Paseoa eman nahi dutenentzat pasabide erosoa.

Belardia zeharkatzeko eta sastrakak saihesteko moduan diseinatua.

Bidexka sigi-sagatsua (Zigzagging path)

Appenzell (Suitza)

Udako egun eguzkitsu baten erdian itzal gutxi batzuk baino ez dira ikusten. Belardia bidexka batek igarotzen du, bidezidor sigi-sagatsuak. Aldeetara sastrakak eta arbola bakan batzuk baino ez ditu uzten.

Aireko mendi bidaiariak (Mountains traveling in the air)

Wildhaus (Suitza)

Inguruko mendiak eta basoak argiz hutsik daudela ematen dute zeruko urdin ilun oskarbiaren ondoan. Hala ere, hodei zuriek, aireko mendi bidaiariek, jaso eta igortzen dute eguzkitik argi gehien.

Mendi paisai zoragarria (Marvelous mountain view)

Wildhaus (Suitza)

Pinu bakanak mendi belardietan sakabanatuak zeruari eta inguruko menditzarrei begira daudela ematen dute. Zergatik ez lukete ingurua horrela behatu beharko? Zoragarria, liluragarria da lekua.

Enbor erdi ustelduak (Rotten trunks)

Wildhaus (Suitza)

Barrenak janda dituzte eta azala aspaldi erorita dute. Hala ere, tente diraute enborrek, zeharo galduta badute ere beraien bizitasuna. Pixkanaka inguruko belar eta zuhaizkekin berditzen ari dira.

Egun oskarbia mendi goietan (Sunny day in the mountain)

Wildhaus (Suitza)

Zerua urdin dago eta haizerik ez dabil eta eguzkiak gogoz berotzen du. Udako egun betea daukagu. Mendi goietan, baina, sargoriak ez du hain gogor jotzen. Hori eskerrak, paseo txikia egitera irtetzeko aukera izan dugu eta bidean paisai zoragarria ikusi ere egin dugu.

Goi mendiko larre bat (A mountain grass field)

Wildhaus (Suitza)

Goi mendietan larreek itxura zoragarria izaten dute uda partean. Pinu gutxi batzuk ere agertzen dira tarteka. Eta guztien gainetik zeru zabala, urdina eta hodei zuriez josita. Horrela da eguraldi oneko egunetan behintzat.

Kalea aldapa leunean (Street in slight slope)

Lichtensteig (Suitza)

Aldapa suabe batean kokatu zen etxe hau. Urteak eman dituzte biek, etxeak eta kaleak, eta batera hazi dira herriari nortasuna eta edertasuna emanez tokiari. Garai bateko dotoretasuna xarmantki gordetzen duen detaile txikia baino ez da, baina ondare historikoak eman dezakeen ekarpen gorena sinbolizatzen du.

Herriko terraza txikiena (Smallest terrace in town)

Lichtensteig (Suitza)

Herriko terraza txikiena izango da hau. Hala ere lekua nahikoa dauka pertsona batek kafesne bat lasai edan dezan eta atsedena har dezan. Laguna, baina, zutik hartu beharko du hartu behar duena.

Gauaren sorginkeriak (Spell of the night)

St. Gallen (Suitza)

Gauaren atarian imaginak lausotu egiten zaizkigu gure erretinan. Iluntasunak sorginkeriak eragiten ditu gure buruan eta gure gogoan. Gaua da gure bizitza momentu batez geldituko duen aldi bakarra.

Zoruko taula jokoa (Floor table game)

Teufen (Suitza)

Egurrezko disko zuri eta beltzak erabiltzen dira jolas honetan. Bakoitzak duen makilak errazten du piezak mugitzea, baina askoz gehiago ez da ulertzen arauei buruz. Zer izango dira zoruko marra zuriak? Nola jarriko dira piezak?

Zaldiaren lehen planoa (Close-up of a horse)

Teufen (Suitza)

Sudur zulo borobilduek, aho zabalak eta begi beltz handiek edertzen dute zaldiaren burua. Ez hori bakarrik, tupe elegantea darabil ere eta tartean belarriak tente.