Mugimenduan eta kontrolagaitz (In movement and without control)

Malesco (Italia)

Beti mugimenduan eta kontrolagaitz. Hurbiletik behatuta uraren indarra eta bortizkeria nabari da.

Zipriztin saltsa (Splash)

Malesco (Italia)

Zipriztin saltsa ederra sortzen du urak, erorketa laburra bada ere.

Kristalezko ur isuria (Glassy water flow)

Malesco (Italia)

Ur isuria kristalezkoa ematen du, forma biribilekin, gardena eta distiratsua.

Aparraren hamaika forma (Many forms of the foam)

Malesco (Italia)

Aparrak hamaika forma hartzen ditu, harrien artean dantza egiten duen bitartean. Arren, ez diezaiozu erortzeari utzi, edertasuna etengabe sortzen jarrai ezazu.

Aparra harri artean (Foam between stones)

Malesco (Italia)

Urak apar artean igarotzen da harrien artean. Harriak zipristintzen ditu eta hezetasun geruza batean biltzen du. Kolorea iluntzen dio eta pixkanaka gastatuko du.

Ur zuri bitsaduna (Foamy water)

Malesco (Italia)

Ibaiak ura jauzten deneko lekuan putzua sortu du. Laster jeitsi eta lasai gelditzen da Bitsaz inguratua jeitsi eta ilun, ia beltz, bihurtuko da, bere bidean geldialdia egiteko.

Betiereko kale estua (Timeless narrow street)

Malesco (Italia)

Kale hau betiere bertan egona dela ematen du. Horma mardulek harri landuez apaindutako kale estua inguratzen dute. Kolore argiz margotuak daude, argia absorbatu ez, argia eman, igorri, dezaten.

Errepide aurreko etxea (House near the road)

Malesco (Italia)

Errepidea pasatzen da etxe aurretik. Urtetako joan-etorriak gogoratuko dituzte hemen. Leihora hurreratu baino ez zuten behar eguneko aktibitateari pultsoa hartzeko.

Kanpai dorre altua eta estua (High and narrow bell tower)

Malesco (Italia)

Kanpain dorre honek kupula estua eta altua dauka. Lekuko usadioa izango zen garai batean. Kanpaiak, baina, ugari ditu, emanaldi politak orduoro eman ahal izateko modukoak.

Ur jauzi apala (Modest waterfall)

St. Gallen (Suitza)

Erreka txikiek, ur jauzi apalak baino ez dituzte sortzen. Hala ere, uraren saltoak aldapan behera doalarik, beti da berezia. Ur gardena libre mugitzen, arrapaladan erortzen gustatzen zait.

Hosto lehorrak (Dry leaves)

Hosto lehorrak pilatu dira pixkanaka uda bukaeratik hona.

Adar idorra eta bestelakoak (Dry branch and others)

St. Gallen (Suitza)

Egur puxkak, hosto erori idorrak, lasto puxkak eta harri koxkorrak. Dena lur soilaren gainean eta erdian adar idor zati koxkorra.

Zurezko etxola zaharra (Wooden old hut)

St. Gallen (Suitza)

Hara, urteak badauzka etxolak. 1700 urtekoa ez da izango da ba? 2000. urtean berritua izan omen zen. Ikutu batzuk beharko ditu berriro ere.

Memoria ezaren txokoa (Corner of the lack of memory)

St. Gallen (Suitza)

Zaborra pilatu du norbaitek txabola honen aurrean. Harraska zaharra, zurezko leiho zuria. Etxea berriztutakoan botatakoak ematen dute. Txokoa berezia bihurtu da, memoriaren galkortasunaren sinboloa.

Bidegurutze bat (A crossroad)

Appenzell (Suitza)

Bidegurutzeek ziurgabetasuna sortzen digute. Zein da bide hobeagoa? Non gozatuko dut gehiago nola gogoa hala zangoa jartzen?

Elurraren sekretuak eta misterioak (Secrets and misteries of the snow)

Appenzell (Suitza)

Ez da akitzen bat neguaren eta elurraren forma beti berriak behatzen. Bere sekretuak eta misterioa ulertu eta xurgatu nahiean edo.

Baserriko irudia (Countryside picture)

Appenzell (Suitza)

Etxalde bakanduak, errepide zaharrak, elur printzak eta zeru hodeitsua. Neguko paisai betea baserriko edertasuna eta misterioa jasotzen duena.

Leihoa agerleku (Staged window)

Appenzell (Suitza)

Leihoa leku berrien agerlekua bihurtzen da trenak bere bidea hartzen duen momentuan. Epe labur baterako ez bada ere. Etengabe etorri eta joan egiten bait dute kanpoko paisaiek, herri eta hiriek edo pertsonek.

Baserri elurtua (Snowy countryside)

Appenzell (Suitza)

Trenean bidaiean goazela paisai ederra ageri zaigu. Irudiko etxaldean, berriz, neguko bizitza ederra bezain gogorra izango da. Animaliak zaintzea edo baratza hurrengo sasoirako prestatzea lan zailak dira elurra nonahi dagoenean.

Negu beteko giroa (Winter weather)

Appenzell (Suitza)

Negu hotza da aurten. Mendi gainetan eta haraneko zelaietan elurra barra-barra aritu du. Negu beteko giroan murgilduak gaude.