Behi baten anatomia (Anatomy of a cow)

Speicher (Suitza)

Gorputz sendo bat, esnea eta txahalak emateko sortua eta moldatua.

Haurrak jolasean (Playing kids)

Speicher (Suitza)

Neska – mutilek parte hartzen dute kalejiran. Bere arropa bereziak soinean, lanean eta jolasean egoten dira. Luzaroan gogoratuko dute egun hau.

Behizainak (Cowherds)

Speicher (Suitza)

Behizainok, unaiok, udako lan googorra bukatu dute. Aldi baterako ez dituzte egun luze gehiago emango mendiko bordatan. Herrian pasatuko dute eguna eta animalia zaintzeaz gain, bestelakoetan ibili ahal izango dira.

Behia eta bere neska lagunak (A cow and her girl friends)

Speicher (Suitza)

Ongi lagunduta doaz neska gazteak. Behi ederra daramate aldamenean. Bidai luzea bukatzeko desiratzen egongo da. Ikuilura heldu, belar fresko puxka bat jan eta txoko lasai batean esertzeko gogoarekin egongo da.

Trafiko gidaria (Traffic guide)

Speicher (Suitza)

Trafikoa zaintzearen ardura hartu du tipoak. Nahi gabe protagonista bihurtu da, errepidearen erdian bakarrik egotea suertatu zaionetik. Inguruan jendetza bildu da, ikuskizuna bizitzeko gogoz eta animo biziz elkarrekin hitzegiten. Bera, berriz, ixilik eta konzentrazio osoa ari den lanean jarrita dirau.

Emakumea eta txirrindula (Woman and bycicle)

Speicher (Suitza)

Emakumeak erabiltzen du lekuetara joateko modu garbia eta osasungarria. Behar denean oinez joaten da. Eguraldia hoberena ez bada ere, ez dio muxin egiten bere aukerazko ibilgailuari.

Umea gurditxoan (Child in cart)

Speicher (Suitza)

Kaixo txikito. Ongi zoaz zure gurditxoan. Aitatxok ongi eramaten zaitu.

Behien kalejira behartua (Forced procession of the cows)

Speicher (Suitza)

Behiak kalejiran joatea gustuko izango al dute? Ez dirudi beraien ohiko lekua: asfaltua, jendea barra-barra, … Hala ere urtero bertan parte hartzera behartuak daude. Uda garaia bukatu eta herrietara bueltan doazenean, hain zuzen.

Behia desfilatzen (Parading cow)

Speicher (Suitza)

Behia menditik behera jeitsi behar eta herrian kalejira bota. Hau da hau piura. Goi larreetan egongo zen gustoren animalia.

Muskerra arbolean (Lizard on a tree)

Gossau (Suitza)

Muskerraren azala gogorra eta garratza da. Ezkatek ematen diote behar duen babesa eta landareen hostoen artean ezkutatzeko aukera eman ere.

Untxitxoaren ezkutalekua (The hiding place of a small rabbit)

Gossau (Suitza)

Untxitxoak txoko eta bazterrak nahiago ditu, bertan begiradetatik ihes egiten bait du. Inork ez du bere lasaitasuna apurtuko.

Pauma deseroso (Unconfortable peacock)

Gossau (Suitza)

Zeharka begiratzen dio kamarari paumak. Ez dago gustura. Ez du behatua izan nahi. Lasaitasuna nahi du bere lumajea garbitzeari berrekiteko.

Paumaren erretratua (Portrait of a peacock)

Gossau (Suitza)

Pauma eder honek erretratua merezi zuen. Buru txikia eta luzanga, lepo luzea eta dotorea, luma koloretsu eta kontrastez betea. Zuri-beltzean ere animaliaren edertasuna nabari da.

Flamenkoak urmaelean (Flamingos in a pond)

Gossau (Suitza)

Flamenko talde ederra bildu da aintzira batetan. Zooko lagunak dira eta egun osoa pasatzen dute elkarrekin. Gustatuko al zaie bestearen konpainia? Joango al ziren, ahal izatekotan, beste nonbaitera bizitzera?

Txinpanze pentsakorra (Musing chimpanzee)

Gossau (Suitza)

Pentsakor dago. Aspertuta edo umore txarrez egongo al da? Hurrengo bazkarian pentsatzen? Txinpanze bati begira, nahi gabe etortzen dira horrelako galderak. Gure burua ikusten dugu berarengan.

Enbor hutsa (Empty trunk)

Flims (Suitza)

Enborraren barrua hustu da materiaz eta arimaz. Ez da gehiago haziko. Ez du gehiago argia iragaziko. Ez du gehiago basoa hosto berdeekin apainduko.

Basoa eta erdian lakua (Lake in the middle of a forest)

Flims (Suitza)

Basoaren erdian laku eder bat. Janaria eta edaria falta ez diren naturaren txoko bat. Animaliek behar dituzte horrelakoak, beraiei guri bezain beste edo gehiago gustatzen bait zaizkie.

Enbor hila eta hustua (Dead and emptied trunk)

Flims (Suitza)

Enbor oinarria garai batean bertan hazitako arbola baten azken aztarna da.

Zutoin tenteak (Vertical posts)

Flims (Suitza)

Enbor tenteak han eta hemen da baso bat. Adarrek eta hostoek janzten dituzte zutoin sendoak. Hauek egitura ematen dute, baina haiek gordetzen dute bizitzaren sekretua eta muina.

Itzalean hobe (Better in the shadow)

Flims (Suitza)

Gaurko egun sargorian ur barruan edo itzalean hobe. Ezin da eguzkipean luzaro egon beroak ito gabe.