Pfäfers (Suitza)
Arroka barnean haitzulo bat dago. Uraren jario etengabeak sortutakoa da eta nabari du hormen geruza leunduetan. MIlurteetan zehar ilunpean egindako lan ezkutua da eta hura ikustean lilurak betetzen gaitu.
Eguneko argazki bat
Pfäfers (Suitza)
Itzalak beltz, argiak zuri. Horrela agertzen dira egun eguzkitsuetan.
Oro (Euskal Herria)
Egongo al da zelai hau baino leku hoberik behi pare honentzat eta udaberri sasoiean? Beraiei galdetu beharko, baina ni hemen primeran daudela esango nuke.
Oro (Euskal Herria)
Kristalezko botila handi bat aurkitu dut. Hutsik dago. Jangela handiago batean dago erakusgai, baina barruko edukia falta da. Ardoa gordeko zuen beharbada?