Oropa (Italia)
Etxe xume hau mendiko haran batean dago. Mendiek inguratuta eta baso baten barnean eraikia izan da. Negu hasiera da eta bizitokia hutsik dago. Udako egun luzeak eta beroak urrun daude. Gaur eguzkitsu eta epel badago ere, ez da zaila ulertzen zer dela eta falta diren bizilagunak.