Bakio (Euskal Herria)
Olatu bat, olatu bi, milaka olatu. Denak hondartzeraino egiten dute bidea bertan desagertzeko. Beti berriak datoz. Batzuk handiak, bestela txikiak. Emeki-emeki baina indar itzelarekin heltzen dira. Itsaso erraldoiengandik jasotzen dute ahala.