Oropa (Italia)
Harrizko ontzi handia eliza batean zer da? Bataioetarako ura gordetzeko ontzia izango da. Harri landua eta leunduaz egindakoa da. Argia isladatzen du eta distirak ateratzen ditu.
Eguneko argazki bat
Oropa (Italia)
Harrizko ontzi handia eliza batean zer da? Bataioetarako ura gordetzeko ontzia izango da. Harri landua eta leunduaz egindakoa da. Argia isladatzen du eta distirak ateratzen ditu.
Oropa (Italia)
Lautadari begira dago mendi harana. Horra hor mendialde honetan santutegi bat eraikitzeko arrazoi bat. Beheko lanbro azpian bizitzen diren pasioak eta sentitzen diren beldurrak distantzia batera hobeto behatzen eta ulertzen bait dira.
Oropa (Italia)
Errepide zigi-zagatsu batean gora joan eta mendi gailurrez inguratutako haran txiki batean harrizko santutegi erraldoia eraikia dago. Plaza eder honetan egiten dio harrera santutegiak bisitariari. Iturri bat erdian du eta inguruan harri koskorreko zorua. Lekua sinplea da oso, inguruaren naturaltasunean murgiltzeko diseinatua egongo balitz bezala.
Oropa (Italia)
Mendi gain batean jarritako santutegirako sarrera atea da. Barrura sartu bezain laster, plaza zabal batera sartzen zara. Lekua zabala da, zenbait eraikuntzekin. Denak sinpleak dira egituraz, baina sendo eraikiak daude, harrizko pareta zabalekin. Lekuaren tamainak eta hoztasunak inpresioa sortzen du bisitariarengan.
Oropa (Italia)
Jertsei ederrak egin daitezke artile honekin. Eguraldia epeldu bezain laster, zap, ilea ebakiko diote. Momentuz probetxua aterako dio, laster garai hotzena etorriko bait da.
Oropa (Italia)
Arkumea guri begira geratu da. Ez du ulertuko zergatik etortzen diren hainbeste jende handik bisitan. Gabonak zer diren eta zer dela eta egon behar duten ikuilu hartan ere ez du ulertuko.
Oropa (Italia)
Ardia eta bere bildotsa epel daude ikuiluan. Jateko, ere, nahikoa dute. Leihatila batetik sartzen den eguzkiak deitzen dituen arren, ondo baino hobeto daude etxola barruan.
Oropa (Italia)
Santutegi hau mendi baten goikaldean dago kokatuta, mendi altuagoez inguratuta. Eraikuntza handia, sinplea eta hotza. Neguko tenperatura baxuak pairatzen dira bertan. Eskerrak haizea eta euria kanpoan geratzen direla, behintzat.
Oropa (Italia)
Arroka, arbolak eta belardiak bata bestearen ondoan pilatzen dira. Zerurako bidea hartu dute, gure buru gaineko erraldoia sortu arte. Goiak ezkutuan dituen erraldoia, lanbroaren artean sartzeraino hazita.
Oropa (Italia)
Agur eguzki jauna. Bihar ikusiko dugu elkar berriz, zerua hodeiez betetzen ez bada behintzat. Bitartean, lanbroa mendian gora eta behera doa hezetasun aldeketek gidaturik.
Biella (Italia)
Mendialderako sarrera den hiri honi lasaitasuna dario. Herriko plaza handia eta zabala denez gero, zaila izango da betetzeko.
Biella (Italia)
Eserlekuen ilada luzea egokitu dute, fededunei egoteko modu egoki eta lasai bat eskaintzeko. Bertan eseri eta nekeari buelta eman ahal zaio. Meza garaian, apaizaren hitzak lasai entzuteko modua ematen dute.
Biella (Italia)
Elizen handitasuna altuerak ematen die. Lekura sartu eta sabaia lekutan ikusten da. Zerua ematen du, gizonek bere jainkoa gurtzeko sortu duten harrizko zerua.
Biella (Italia)
Aldee zaharreko kaleetan trafiko gutxi dago eta posible da mantso-mantso pertsona ezinduek ere paseoa ematea. Auto baten hotsak asaldatuko dituenik ez dute beldur izan behar.
Cardano al Campo (Italia)
Gora begiratu eta izei erraldoiaren adarrak eta orratz hostoak ikusten dira. Negu osoa iraungo dute beraien lekuan. Hotzetik eta euritik babesa emango dute urtaro hotzean zehar.
Cardano al Campo (Italia)
Arratsaldea oskarbi dago. Urteko azken egunak eta neguko lehenengoak izanda ere, kanpoan egoteko giro ederra daukagu. Eguzkiak utzitako itzal luzeak handitzen ikusi daiteke. Aire freskoa arnasteko aukera aprobetxa daiteke. Edo zeru urdinan hodei zuriak mugitzen begiratu daiteke.
Cardano al Campo (Italia)
Zorua hareak erdi estali egin du. Arlauza ilunaren gainean kolore argiko lurra suertatu da erortzea. Denen gainean, pinaburu txiki baina eder bat geratu da. Harro eta tente ageri ere.
Cardano al Campo (Italia)
Espirale perfektuan hazten dira haziak. Denak batera pinaburu bat osatzen dute. Zabaltzen direnean, egurrezko lorea ematen dute.
Cardano al Campo (Italia)
Pinaburu bakana erori da lurrera. Bestela ere hosto fin eta lehorrak eta pinaburu azal batzuk daude. Pinuaren oinpean honelakoak metatzen dira.
Cardano al Campo (Italia)
Onddo koloretsu honek egur hilda baliatzen du jateko eta bizitoki bezala. Benetan ondo baliatzen ditu naturak emandako errekurtsoak.