Appenzell (Suitza)
Arbolen adarrak ezin geldirik egon daude momentuan. Tarteka haize bolada gogorrak etortzen dira eta lauso ageri dira zuhaitzaren eskeletua eta hosto estaldura.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Arbolen adarrak ezin geldirik egon daude momentuan. Tarteka haize bolada gogorrak etortzen dira eta lauso ageri dira zuhaitzaren eskeletua eta hosto estaldura.
Appenzell (Suitza)
Adarrak ahul eta apurkorrak ematen dute haizeak alde batetik bestera darabilenean, baina eusten diote astinduei. Jarraitzen dute bere lekuan, prest haizearen hurrengo harroaldirako.
Appenzell (Suitza)
Adarrak haizeak dantzan jarri ditu, goxo astindu, udazkeneko hosto lehorrak erortzen utz ditzaten.
Cardano (Italia)
Eguzkiak argi-ilunak sortzen ditu hosto eta enborren gainean. Enbor bertikalek hostodun adar horizontalei eusten diete eta dena janzten dute hosto berde alaiek eta marroi iharrek.
Santa Maria Maggiore (Italia)
Olibondo adarrak bakea sinbolizatzen du. Kandelak, berriz, iragankortasuna gogorarazten digu. Gure bizitza eta gure jarduera osoak direla esateko, egon behar duten elementu ezinbestekoak.
Santa Maria Maggiore (Italia)
Harri puxka beltz noblea, kandela txikia eta olibondo adarra, sinbologiaz beteriko elementuak, konposizio xumea baina indartsua sortzen dute.
Malesco (Italia)
Hostoak hazi berriak, freskoak, daude bestela hutsik dauden adarretan. Bizitzaren zikloak hasiera berria izaten ari da egun hauetan, udaberria etorri berria den garaiotan.
St. Gallen (Suitza)
Apaingarri bat negu parterako, udazkenean jasotako adarrekin eta pinaburuekin egina. Tonu epelak detaile argiekin nahastua. Kanpoan, berriz, garaiko elur zuria atzematen da.
Cardano (Italia)
Zuhaitz baten adar bakoitzak bere bidea hartzen du eguzki argiaren bila. Elkarrekin gurutzatu egiten dira eta sare fina osatzen dute, argia xehetzen duen sare hertsia.
Cardano (Italia)
Arbola adarrek argi-kontrara itxura liraina, pertxenta, dute. Adar bakoitzak bere bidea egiten du ahalik eta argi gehien aurkitu nahian. Suertatzen den nahasmenetik edertasuna sortzen da.
Cardano (Italia)
Adar fin eta luzeduna izaten da neguko jantzia arbola askorentzat. Goietatik erregali gutxi etortzen da garai honetan. Hotza gogor, elurra tarteka eta argi gutxi.
St. Gallen (Suitza)
Arbola adarra hostoekin zerua atzean duela hodeiei hasperenka begiratzen dio. Zeru hodeitsua baina egun lehorra dugu gaur. Udazken eta uda euri gutxirekin izan dugu eta egun honetan ere ez du euririk ariko.