Ivrea (Italia)
Adreilu gorriz eraikitatako dorre altu eta sendo honek historia ugari ikusi ditu beheko hirian. Beti zaindari, beti adi.
Eguneko argazki bat
Ivrea (Italia)
Adreilu gorriz eraikitatako dorre altu eta sendo honek historia ugari ikusi ditu beheko hirian. Beti zaindari, beti adi.
Appenzell (Suitza)
Adreilua dago nonahi eraikuntza honetan. Garai bateko hemen egiten ziren lanen oroigarri edo.
Appenzell (Suitza)
Eserleku bigun hauek bertan atseden bat hartzeko eskatzen dute. Larru xamur horren gainean primeran errekuperatzen da bat neketik. Astia har daiteke eta ingurua dastatu, museo honen txoko bakoitzak interes puntu bat bait dauka.
Appenzell (Suitza)
Adreilu lantegia izandako eraikuntza hau zoragarria da. Adreilua tximinian eta lurrean erabili da beroa hobe jasan dezan. Zurezko egitura batek osatzen du ola zaharra. Kolore gorria nonahi ageri da lekuari nortasuna emanez. Zementuzko elementu berriek lekuaren izaera indartzen dute. Museo garaikidearen itxura ematen diote.
St. Gallen (Suitza)
Tximinia eskultura bihurtuta. Adreiluen laukiek ematen diote borobil forma eta eguzkipean harro eta distiratsu agertzen da.
Padua (Italia)
Paduako basilika adreilu gorriko pareta zoragarriak dauzka. Enparantza handi baten alboan eraiki zen, inguruko espazio hutsa, eraikuntza erraldoiari lekua egiteko utzia dela ematen du.