Höher Kasten (Suitza)
Eguzkia goian eta hodeiak behean. Egun ezin hobea mendira igotzeko. Gozatu momentua!
Eguneko argazki bat
Bregenz (Austria)
Arbola gutxi batzuk eta kaleko argi indartsuak daude eguzki argiaren bidean. Itzalen beltza arratseko kolore epelekin nahasten dira. Eguzki sartzearen magia bete-betean miretsi daiteke.
Oropa (Italia)
Eguerdiko negu eguzkia ahula izanda ere, nahiko berotzen du basoa. Landareek eta animaliek eskertzen dute urtaroko gogortasuna xamurtzen dien tarte hau.
St. Gallen (Suitza)
Argi kontrara gure zaldi kuttunak bere itxura hoberena ematen du. Gazteago ere ematen du.
Neuchatel (Suitza)
Olatuak azkar desagertzen dira. Denak apar eztanda batean desagertzen dira. Baina atzetik olatu gehiago etorriko dira. Bat, eta gero beste bat.
Neuchatel (Suitza)
Ur tanten langarra soilik gelditzen da, harrian jo eta gero. Aparra urarekin nahastu eta gero. Uhina galdu eta gero.
Neuchatel (Suitza)
Haizeak olatuak harrotzen zituen neguko goiz eguzkitsu batean. Olatuak pasealeku ondoan jarritako harri puskek lehertzen zituzten, aparra nonahi zabalduz.