Rapperswil (Suitza)
– Kaixo. Nolatan zu hemendik?
– Laguna bisitatzera hurbildu naiz. Itxaron igaro eta zure ondora noa.
– Zatoz eta batera ibiliko gara haraino.
– Primeran.
Eguneko argazki bat
Rapperswil (Suitza)
– Kaixo. Nolatan zu hemendik?
– Laguna bisitatzera hurbildu naiz. Itxaron igaro eta zure ondora noa.
– Zatoz eta batera ibiliko gara haraino.
– Primeran.
St. Gallen (Suitza)
Bi ahate igerian doaz lasai asko. Bere atzean pixkanaka zabaltzen doan uhina uzten dute. Bestela ur-gainazala leun-leun dago. Basoa isladatzen da berarengan, uhin txiki batzuek deformatuta soilik.
St. Gallen (Suitza)
Ahateari ez dio lanbroak traba handirik egiten igerian ibiltzeko. Bera ere laster bilatu beharko du aterpe bat gaua igarotzeko.
Gais (Suitza)
Epa! Azken pausoa, salto txikia egin eta uretara! Zein erraz eta galantkiro igeri egiten duten ahateok. Lurrean baldar dabiltza baina uretan galtzen dute itxura hori.
Gais (Suitza)
Ahate bi lasai asko ari dira arratsaldea igarotzen. Ziurtatuta dute jatekoa bere kaiolan. Harrapakariak, berriz, sarearen bestaldean egon beharrean, ez diete beldurrik eragiten. Goza dezakete eguzki epelaz.
Gais (Suitza)
Ah ze ahate parea. Ondo jandak daude eta lumaje ederra dute. Lasai ari dira beraien txokoan jaten eta lumak txukuntzen. Bizitza lasaia daramate.
Montreux (Suitza)
Ahate bi hauek martxa ona daramate ur gainean igerian. Atzean uhina uzten dute. Triangelu itxurako olatu koskorra beraien bidea markatzen du. Gauaren hurbiltasuna sentituko dute eta azken paseoan irtengo ziren lotarako lekua aurkitu baino lehen.
Montreux (Suitza)
Ahate niminoa arratserantz igerian doa. Argiari begira amaitu nahi du eguna. Lakuaren ur urdina gorritzen den lekura heldu nahi da. Bertan gausentiaren magia ulertzeko modua izango ei du?
Rorschach (Suitza)
Igeri lasaiean doa ahate bikotea lakuko ur lasaietan. Eguzkiko berotan goxatzen, hala nola laster etorri behar den udaberriko deia gogoan dabiltza.
St. Gallen (Suitza)
Ahate hori eta distiratsu honek oinezkoak behatzen ditu begi handi borobilekin. Denbora luzea eman du hemen, txokoa bera bezala ahaztua, erakusleihoak hutsik egotearen itxura bait du.
Laudio (Euskal Herria)
Ahate taldeak atseden momentu baten bila gelditu da ibaian. Elkarri jarraitzen diraute, bere bidea galtzeko beldurra izango balute bezala.
Laudio (Euskal Herria)
Ibaiaren gainetik hiru hegazti pasatzen ari dira. Itzalak baino ez badira ere, ahateen itxura erraz hartzen zaie.
St. Gallen (Suitza)
Ahatea eguzkian berotzen eta lumak txukuntzen. Bakarrik lasai dago eta ez du behar gure zarata.
Luzerna (Suitza)