Ikusi nuen behin batean, akuario polit batean, algatxo bat txiki eta berdea. Enborrik ez zuena, kolore argia zeukan, eta urak kulunkatzen zuen, goxo eta astiro.
Olatuek eta korronteek algak bere zutoinetik askatu eta aske darabiltzate kostara heldu arte. Bertan, eguzkitan lehortutako algak gatzez eta hareaz beterik geratzen dira harri koskorren artean.