Alpeak
Hegazkineko leihatila pantaila zoragarria da mundua behatzeko. Ikuspegi ezohikotik lurrazala behatzeko aukera ematen du.
Eguneko argazki bat
Alpeak
Hegazkineko leihatila pantaila zoragarria da mundua behatzeko. Ikuspegi ezohikotik lurrazala behatzeko aukera ematen du.
Alpeak
Hodei itsasoa borborka dago. Mendi gailurren artetik bilatzen du bere bidea baina ezin du besterik gabe igaro. Idortu eta gelditu egiten da harrizko erraldoien eraginez.
Alpeak
Hodei itsasoaren artean ageri dira gailur gutxi batzuk. Garaienek soilik sar dezakete muturra, betiereko eguzkiaren eremuan. Beherago giro iluntzen duen arren, bertan eguzki-argi purua nagusi da.
Alpeak
Hodeiak heldu dira mendikateraino eta ezin aurrera jarraitu gelditu dira. Horrek moldatzen du lekuko haranen klima. Hemen goian, baina, klima hotza eta haizea da.
Alpeak
Hegazkinaren leihoak bestela ikusteko zaila diren paisaiak ikusten uzten digu. Inpresio handia egiteko moduko ikuspegi aparta daukagu alpeen gainetik hegan egitean. Garai batean oztopo ia gaindiezina zena aisa igarotzen da airean milaka metrotan hegaz eginez.
Alpeak
Elurrak leuntzen duen arren erliebea garratza da mendikate garaietan. Haizeak, hotzak eta elurrak harrokari forma gogorrak ematen diote. Garaiera handietako eremuen misterioari gehituta leku magikoa osatzen dute.
Alpeak
Gailurren ertz zorrotzek argiak eta itzalak banatzen dituzte. Elurra, baina, goi mendi osoan zehar hedatzen da. Hodei xumeek, berriz, harrokazko kolosoak ukitzen eta miazkatzen dituzte.
Alpeak
Hodeiak haranen gainean metatzen dira, gailurrak inguratuz eta behetik begiratuz. Oztopo ere badute harrizko mendi erraldoiak eta beraien artean mugitzera derrigortuak daude.
Alpeak
Mendikate altua eta zurituako gailur garaietan pilatzen da elurra. Hodeien gainetik burua ateratzen duten gailur berek. Beherago kokatzen diren bailaratan kolore berdexka da nagusi. Naturak bere lekua berreskuratzen duen seinalea da hori.
Flims (Suitza)
Urrunean alpeetako erraldoiak altxatzen dira. Ortzimuga beren profil apurtuarekin urratuz eta hodeiekin nahastuz.
Rigi (Suitza)
Mendi paisaia primerakoa irudian. Alpeetako tontor garaienak inguruan daude. Harkaitz hutsa, belar edo zuhaitzen faltan, mendi gainetan. Harrizko profil gogorrek ortzimuga apurtzen dute.
Alpsee (Suitza)
Lakua, mendi harana, pinudiak. Aldapa pikoak, harri puxka meterorizatuak eta denen gainean harrizko gailur erraldoiak. Alpeetako paisaia.
Alpsee (Suitza)
Mendiz inguratutako larreak bazka hoberena dira udan behientzat. Udaberrian mendietarako bidea egin eta udazkena arte egoten dira. Ardiak eta ahuntza ere inguruan ibiltzen dira.