Ama eta kumea (Mother and her cub)

Rapperswil (Suitza)

Ama eta kumeak batera ematen dute bizitzaren lehenengo aro luze bat. Hori bai dela ardura eta hori bai dela erlazio estua.

Ama eta kume elefantea (Mum and cub elephants)

Rapperswil (Suitza)

Ama kume bikotea izango al da zooko bere kaiolan paseoan ari direnak? Ez daukate presarik, nora joan behar dira eta?

Ama eta haurra (Mother and child)

Pfänder (Austria)

Ama eta haurra paseo lasaiean doaz mendialdean. Ez dago presarik. Ez dago beste zertan pentsatu beharrik. Momentuaz gozatu eta denbora igarotzen utzi baino ez.

Ama eta kumea (Mother and cub)

Gossau (Suitza)

Ama eta kumeak goxo-goxo eseri dira elkarri besarkatzen. Bitartean, ilea eta azala zaintzen dio amak kumeari. Umea edo kumea? Argazki honetan, txinpanze gaztearen jarrera umearena ematen du.

Famili irudia (Family picture)

Dubai (UAE)

Famili irudi kuriosoa ikustea tokatu zaigu. Emakume ama bere gorputz osoko jantzian bakarrik paseoan eta ume hazia aulkitxoan eserita. Amaren beltzaren ondoan, mutikoa eta bere orgatxoa koloretsuak ematen dute.

Ama eta umea goizeko trenean (In the morning train)

Cardano (Italia)

Txikia logale dago amaren eskuetan. Goizean goiz altxatu, gosaldu, jantzi eta kalera irten behar azkar batean begietako bekarrak kendu gabe. Zertara? Goizeko trena hartzera.

Ama semearekin (Mother with child)

Antwerp25

Antwerp (Belgika)

Frontoiko jolasak (Games in the pelota court)

Ziburu9