Flims (Suitza)
Inurriak kontrabaxoa jotzen badu, jazza egiteko izango al da?
Eguneko argazki bat
Flims (Suitza)
Inurriak kontrabaxoa jotzen badu, jazza egiteko izango al da?
St. Gallen (Suitza)
Sei hanka mehe, buru handi bat eta beraren gainean bi antena fin eta jostari. Intsektu xumea da inurri beltz txikia. Saldotan ibiltzen da, bat-bakarra izango balitz bezala ibiltzen da jatekoaren bila edo kabia konpontzeko gaien bila.
St. Gallen (Suitza)
Inurriek enbor lehor hau kabirako gusto handiz hartu dute. Inurritegirako hartu eta bere egin dute. Bere barnean inurri erraldoi bat, erregina dena, arraultzak jarri eta jarri ariko da. Bitartean, inurri langileek jaki finenak ekarriko dizkiote. Beste inurriak ez dira alper ari. Kabia etengabe konpontzen eta handitzen ari dira batzuk. Urrunera abiatzen dira besteak, jaki freskoen bila. Inurriok bizimodu lanpetua daukate eta ez dute geldirik egoteko astirik.