Appenzell (Suitza)
Kolore argiko marrek sokak ematen dute. Urak uhinak egiten ditu erortzen den bitartean, baina uhin hauek ez dira itsasoetan ikustetik hain ezagunak egiten zaizkigunak bezalakoak. Hauek zigi-zaga egiten dute.
Eguneko argazki bat
Appenzell (Suitza)
Salto egin behar du urak. Gogor jotzen du urak uraren kontra eta harriaren aurka. Aparra etengabe sortzen du. Erortzen den bitartean argia isladatzen du milaka norabideetan.
Isla (Espainia)
Olatu indartsuek kostaldeko harrokak besarkatzen dituzte beraienganaino heldu eta zakar kolpatzen dituztenean. Apar zuria sortzen dute talkan. Airean gora egiten dute. Harrokaren gainazala kolpatzen dute. Zuloak sortu eta zabaltzen dituzte. Ur soilak badauka nahikoa indar harria eraldatzeko bere etengabeko jarioari esker.