Santoña (Espainia)
Aparra sortzen du ur uhinduak eta, indarra galtzear dagoenean, olatutik ur lamina fina baina ez da gelditzen. Harea gainean gainazal likido leuna astiro hedatzen da.
Eguneko argazki bat
Santoña (Espainia)
Aparra sortzen du ur uhinduak eta, indarra galtzear dagoenean, olatutik ur lamina fina baina ez da gelditzen. Harea gainean gainazal likido leuna astiro hedatzen da.
Waserauen (Suitza)
Ura irakiten dagoela ematen du, beti behera joateko gogoarekin irakiten bezala.
Waserauen (Suitza)
Ibaiak tantekin eta aparrarekin zipristintzen ditu bazterrak. Ur freskoak harroan zehar doa aldapan behera saltoka, arroka handiei izkin eginez eta besteak gainetik igaroz.
Malesco (Italia)
Erori eta erori egiten da ur lamina garden eta fina, baina laster bihurtzen da zipriztin eta tanta, harrien artean dantzan hasteko.
Malesco (Italia)
Ur tantak saltoka ibiltzen dira apar artean uraren garrak eraginak.
Malesco (Italia)
Beti mugimenduan eta kontrolagaitz. Hurbiletik behatuta uraren indarra eta bortizkeria nabari da.
Malesco (Italia)
Ur isuria kristalezkoa ematen du, forma biribilekin, gardena eta distiratsua.
Malesco (Italia)
Ur gardena putzura sartu eta aparra sortu eta sortu egiten du. Putzuaren ur garden lasaiak astoratzen ditu eta uhinak han eta hemen apurtzen dira.
Malesco (Italia)
Aparrak hamaika forma hartzen ditu, harrien artean dantza egiten duen bitartean. Arren, ez diezaiozu erortzeari utzi, edertasuna etengabe sortzen jarrai ezazu.
Malesco (Italia)
Urak xamurki ukitu zaitzake edo gogor eta etengabe jo bota arte. Azken hau gertatzen ari da hemen. Indarra erakusten du oraingoan likidoak.
Malesco (Italia)
Urak apar artean igarotzen da harrien artean. Harriak zipristintzen ditu eta hezetasun geruza batean biltzen du. Kolorea iluntzen dio eta pixkanaka gastatuko du.
Malesco (Italia)
Ibaiak ura jauzten deneko lekuan putzua sortu du. Laster jeitsi eta lasai gelditzen da Bitsaz inguratua jeitsi eta ilun, ia beltz, bihurtuko da, bere bidean geldialdia egiteko.
Laudio (Euskal Herria)
Olatuak altuera handia harrapatu du aldi honetan. Aparrak gainazal zuloduna ematen dio. Hurbiletik behatzean, ur forma erraldoia testura berezia dauka. Azkar aldatzen dena, ura eta aparra nahasten duena eta bizi dirauena.
Laudio (Euskal Herria)
Badago zer ikusia gaur eta hemen, izan ere ez da ohikoa ibaia horrela izatea. Apar batean dator ura presa honetan.
St. Gallen (Suitza)
Ur dantzarina, aparrean zuri, alai egiten du salto.