Elurrez estalitako eskultura (Sculpture covered in snow)

Appenzell (Suitza)

Harri puska hau eskultura da aldi berean. Elurrez erdi estalia dago. Nabari da mendialdeko herri honetan neguak gogorrak direla, baina kulturarako lekua gordetzen dute ere.

Neskatoaren silueta (Silhouette of a girl)

Appenzell (Suitza)

Kaixo panpox. Jolasten ari al zara tunelean? Ba al dakizu adreiluak erretzeko erabiltzen zen labe bat izandakoa dela? Zer? Egia. Orain ezkutaketetan jolasteko leku aparta da.

Garretan egondako pareta (Flamed wall)

Appenzell (Suitza)

Pareta honek urtetan zehar sutan egon da. Nabari zaio gainazalaren garraztasunean. Lana ongi bete du. Orain atseden hartua du betebehar gartsuetatik eta jakinminez hurbiltzen diren bisitarientzat dago ikusgai.

Labe barruko laberintoa (Labyrinth inside an oven)

Appenzell (Suitza)

Harriz eta adreiluz eraikitako labeak laberinto bat gordetzen du barruan. Ez da ohikoa halako egiturak ikustea.

Estua eta epela (Narrow and warm)

Appenzell (Suitza)

Lekuaren estutasunak eta epeltasunak labearen barruan bizitakoei buruz pentsarazten dute. Pasilloan sartu eta garai bateko industriarien esfortzuak sentitzen dira.

Labeko pasabide iluna (Dark passage of the oven)

Appenzell (Suitza)

Tunel ilun bat zertarako beharko da? Zenbait erabilera izan ditzazke. Harrigarrienetariko bat labe moduan erabili izatea da. Pasillo klaustrofobiko horietan adreilu egin berriak pilatzen ziren eta su batek sikatzen zituen. Horrela sortzen ziren etxeak eraikitzeko lehengaiak.

Teilatu zurituak (Whitened roofs)

Appenzell (Suitza)

Teilatu zurituek etxeak ezkutatu egiten ditu, inguruko paisaiaren negu koloreak imitatuz.

Mendialde zuritua (Snowy mountain area)

Appenzell (Suitza)

Zurituta dago mendialde hau. Elur ekaitzak gogor jo du hemen. Negu gorriak bere legea ezarri du beste behin ere.

Elur ekaitza bitartean (In the snow storm)

Appenzell (Suitza)

Elur ekaitz baten zain daude mendi haran honetan. Ur hotzaren erauntsiak ez du soilik zerua goibeldu. Herritarrak beraien etxeetan sartu behar izan dira, giro goxoago baten zain egotera.

Arrats hotza (Cold sunset)

Appenzell (Suitza)

Arratsaldea aurrera doa eta afalordua ez bada ere, eguna gautzen hasi da. Pixkanaka iluntasuna eta hotza nagusituko dira. Hobe aterpean egotea ordurako.

Zerua eta elurra bat (Sky and snow got together)

Appenzell (Suitza)

Zeruak eta lurrak bat egin al dute? Elurraren magiarengatik apenas bereizi daitezke.

Kanpokaldea mugitzen dago (The outside is moving)

Appenzell (Suitza)

Kanpokaldea azkar aldatzen da. Mugitzen dago. Bidaiatzean gure ikuspuntua aldatzen da. Horrek egingo al du berezi?

Bidean aurrera (Going ahead)

Appenzell (Suitza)

Bidean aurrera joan basoak, zur metak eta belardiak atzean utziz. Hori da bidaiatzea.

Soilik elurra ikusten da (Only snow to see)

Appenzell (Suitza)

Zuria eta beltzean, argia eta ilunean, banatzen da mundua elur artean dagoenean. Ez dago udako kolore argirik. Ez dago belar edo lorerik. Dena estaltzen duen elur hotza ikusten da soilik treneko leihotik

Baserri elurtua (Snowy countryside)

Appenzell (Suitza)

Baserri elurtua bestelakoa ematen du. Ez da biderik ikusten, ez da belarrik ikusten. Soilik basoak eta etxeak nabari dira.

Elurraren zuritasuna eta hotza (White and cold snow)

Appenzell (Suitza)

Gure trena bere bideari darraio. Azkar doa aurrera. Halako batean, izotzezko paisai ospelean sartu gara. Elurraren zuritasuna eta hotza gailentzen da.

Arratseko poesia (Sunset poetry)

Appenzell (Suitza)

Trenetik azkar igarotzen da paisai elurtua. Goxo gaude, epel, eta iluntzen ari den egunaren edertasuna gure begi aurrean dugu. Momentu zoragarria.

Eguneko azken argiak (Last light of the day)

Appenzell (Suitza)

Herria, baserria eta basoa elurrak estalita daude, hotz eta ilun. Zeruko azken argiak amatatzen doazen heinean, etxeetako argiak piztu egiten dira eta tximiniak kea botatzen hasten dira.

Eguna bukatzen (End of the day)

Appenzell (Suitza)

Ari da eguna bukatzen. Argia lehenengo gorritu eta gero desagertzera egingo du. Etxerako bidea hartzeko garaia da.

Eguzkiak eta elurrak bat (Sun and snow join)

Appenzell (Suitza)

Urte bukaera da. Argi orduak gutxi eta hotzak dira. Eguzki sartzea laster heltzen da. Bere errainu epelak elurrarekin nahasten dira egunaren azken momentuotan.