Jertsei ederrak egin daitezke artile honekin. Eguraldia epeldu bezain laster, zap, ilea ebakiko diote. Momentuz probetxua aterako dio, laster garai hotzena etorriko bait da.
Ardia eta bere bildotsa epel daude ikuiluan. Jateko, ere, nahikoa dute. Leihatila batetik sartzen den eguzkiak deitzen dituen arren, ondo baino hobeto daude etxola barruan.
Lagun onena modura ari dira bi ardiak bata bestearen ondoan jaten. Belarra gogoz hartzen dute eta lore gaziren bat noizean behin aurkitzen badute, ahoa gozatu ere egingo dute berarekin.
Ardiek lana dute bere inguruan gertatzen dena ulertzen. Zer dela eta etortzen dira txakur horiek gure ingurura? Zer dela eta biltzen da inguruko jendetza?
Artzaia ari da artaldea zaintzen. Zakurra ere inguruan du. Baina ez da ari mendian, hirian baizik. Txapelketara etorria eta orain zain, bere txanda noiz helduko zain.